Abelino Barriola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Abelino Barriola
Abelino barriola.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1885eko azaroaren  10a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Paue1944ko apirilaren  19a (58 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta antzerkigilea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 322

Abelino Barriola (Donostia, Gipuzkoa, 1885eko azaroaren 10a - Paue, Frantzia, 1944ko apirilaren 19a) euskal idazlea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkiarekiko interesa ikusita, Barriolak, Donostiako zinegotzi zelarik, Euskal Izkindea eta Iztunde Ikastola sortu zuen (edo Euskal Hizkuntza eta Deklamazio Eskola). Eskola honene lehen zuzendaria Toribio Altzaga izan zen. Deklamazio Eskola sortzearen ondorio nabarmanetariko bat emakumea eszenatokira igotzea izan zen. Garai horretan lehiaketak eta sariketak ere ugaldu egin ziren, obra zertxobait konplexuagoak, bai planteamenduz, bai baliabidez, idazten hasi ziren; ondorioz, bakarrizketa edo ekitaldi bakarreko obren ordez bi eta hiru ekitaldikoek hartu zuten lekua; umore-giro xotiletik eduki serioagoetara ere pasatzen da zertxobait.

Horiez gain, Barriolaren obran abertzaletasunaren aldeko lerratze nabarmena sumatzen da, alde batetik; eta, era berean, bere obretan ez du interes didaktikoa ezkutatzen, eta ikusleak antzerki-kulturan hezi nahia ere igar daiteke, bestetik. Gainerakoan, gorago aipatutako ezaugarri orokorrak bete-betean ageri dira garaiko autore guztietan

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.