Histamina: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
4. lerroa: 4. lerroa:


Histamina histidinaren deskarboxilazioaren ondorioz eratzen da.
Histamina histidinaren deskarboxilazioaren ondorioz eratzen da.
[[Fitxategi:Histidine decarboxylase.svg|thumb|right|300px|Histidinaren bilakaera histamina bihurtzeko, L-histidina deskarboxilasa [[entzima]]k sustatua]]
[[Fitxategi:Histidine decarboxylase.svg|thumb|300px|Histidinaren bilakaera histamina bihurtzeko, L-histidina deskarboxilasa [[entzima]]k sustatua]]


[[Hipofisi]] eta [[hipotalamo]]aren neuronek ekoizten dute substantzia hau, eta baita [[mastozito]]ek eta granulozito basofiloek. Mastozitoak [[ehun konektibo|ehun konjuntiboan]] eta odol-hodietako endotelioan dauden [[zelula]]k dira, eta granulozito basofiloak [[leukozito]] mota bat.
[[Hipofisi]] eta [[hipotalamo]]aren neuronek ekoizten dute substantzia hau, eta baita [[mastozito]]ek eta granulozito basofiloek. Mastozitoak [[ehun konektibo|ehun konjuntiboan]] eta odol-hodietako endotelioan dauden [[zelula]]k dira, eta granulozito basofiloak [[leukozito]] mota bat.

21:53, 8 ekaina 2017ko berrikusketa

Histamina histidina aminoazidotik gorputzak sintetizatzen duen substantzia da, zenbait prozesu fisiologikotan parte hartzen duena. Besteak beste, erreakzio alergikotan, nerbio-bulkadaren transmisioan eta urdaileko fisiologian.

Sintesia

Histamina histidinaren deskarboxilazioaren ondorioz eratzen da.

Histidinaren bilakaera histamina bihurtzeko, L-histidina deskarboxilasa entzimak sustatua

Hipofisi eta hipotalamoaren neuronek ekoizten dute substantzia hau, eta baita mastozitoek eta granulozito basofiloek. Mastozitoak ehun konjuntiboan eta odol-hodietako endotelioan dauden zelulak dira, eta granulozito basofiloak leukozito mota bat.

Funtzioak

  • alergia kasuetan zeregin oso garrantzitsua betetzen du, bera baita prozesu alergikoetan agertzen diren sintomen eragilea.
  • urdaileko fisiologian ere parte hartzen du, azido klorhidriko eta urin gastrikoaren isurketa sustatuz.
  • nerbio sistema zentralean neurotransmisore moduan jarduten du.

Efektuak

Histaminak efektu hauek eragiten ditu:

  • kapilarren basodilatazioa
  • gihar lisuen uzkurdura
  • frekuentzia kardiakoaren areagotzea
  • azido klorhidrikoaren isurketa (urdailean)
  • arteria presioaren jaitsiera

Histamina eta janari-intoxikazioak

Janari-intoxikazioetako mota bat, arrainaren kontsumoarekin lotuta dagoena, histaminak eragindakoa da. Histaminak sortutako intoxikazioa egoera txarrean dagoen arraina jateagatik agertu ohi da. Arrainaren bakterio hondatzaileek histidina aminoazidoa -arrainean oso ugaria dena- histaminan eraldatzen dute, eta histamina horrek alergiaren sintomak eragiten ditu.