Kuxtar hizkuntzak: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb) |
||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
Banaketa geografikoaren araberako ondoko taldekatzea erabili ohi da gaur egun, [[Joseph Greenberg]]en sailkapena oinarri: |
Banaketa geografikoaren araberako ondoko taldekatzea erabili ohi da gaur egun, [[Joseph Greenberg]]en sailkapena oinarri: |
||
[[Fitxategi:Karte der Afroasiatischen Sprachen.png|thumb |
[[Fitxategi:Karte der Afroasiatischen Sprachen.png|thumb|400px|Kuxtar hizkuntzak morez, beste afroasiar hizkuntzekin]] |
||
* [[Erdialdeko kuxtar hizkuntzak]] (batzuetan [[agaw hizkuntzak]] ere deritzenak) |
* [[Erdialdeko kuxtar hizkuntzak]] (batzuetan [[agaw hizkuntzak]] ere deritzenak) |
01:08, 9 ekaina 2017ko berrikusketa
Kuxtar hizkuntzak Afroasiar hizkuntza familiako adar bat dira. Gehienbat Afrikako Adarrean mintzatzen dira (Somalia, Eritrea, Djibuti eta Etiopia), bai eta Niloren haranean (Sudan eta Egipto) eta Afrikako Aintzira Handietako alde batzuetan ere (Tanzania eta Kenya). Izena Antzinako Egiptoren hegoaldean zegoen Kuxeko Erresumatik datorkie.
Oromoera da hizkuntza talde honetan hiztun gehien dituena (35 milioi lagun), eta somalierako (28 milioi) eta sidamoa (3 milioi) heldu dira haren ondoan. Milioi batetik gora hiztun dituzten beste bi kuxtar hizkuntzak afarrera (1,5 milioi) eta bedawia (1,2 milioi) dira. Somaliera Somaliako hizkuntza ofizialetako bat da; horrenbestez, estatu burujabe batean estatus ofiziala duen kuxtar hizkuntza bakarra da. Somaliera eta afarrera, bestalde, Djibutiko hizkuntza nazionaltzat onartutako hizkuntzetako bi dira.
Banaketa geografikoaren araberako ondoko taldekatzea erabili ohi da gaur egun, Joseph Greenbergen sailkapena oinarri:
- Erdialdeko kuxtar hizkuntzak (batzuetan agaw hizkuntzak ere deritzenak)
- Xamtanga hizkuntza (Etiopia)
- Bilen hizkuntza (Eritrea)
- Awngi hizkuntza (Etiopia)
- Kunfal hizkuntza (Etiopia)
- Qimant hizkuntza (Etiopia)
- Sortaldeko kuxtar hizkuntzak.
- Boon hizkuntza (Somalia)
- Dullay hizkuntzak (Etiopia)
- Herri Garaietakoak (Etiopia)
- Diraxa hizkuntza (Etiopia)
- Konso hizkuntza (Etiopia)
- Oromo
- Borana-Arsi-Guji hizkuntza (Etiopia)
- Orma hizkuntza (Kenya)
- Sanye hizkuntza (Kenya)
- Garreh-Ajuran hizkuntza (Kenya)
- Oromoera (Etiopia)
- Boni hizkuntza (Kenya)
- Rendille hizkuntza (Kenya)
- Afarrera (Etiopia)
- Saho hizkuntza (Eritrea)
- Somaliakoak
- Arbore hizkuntza (Etiopia)
- Baiso hizkuntza (Etiopia)
- Daasanach hizkuntza (Etiopia)
- El Molo hizkuntza (Kenya)
- Yaaku hizkuntza (Kenya)
- Iparraldeko kuxtar hizkuntzak
- Bedawi hizkuntza edo beja hizkuntza (Sudan), hizkuntzalari anitzek kuxtar taldetik at utzi dutena
- Hegoaldeko kuxtar hizkuntzak
- Aasáx hizkuntza (Tanzania)
- Burunge hizkuntza (Tanzania)
- Dahalo hizkuntza (Kenya)
- Gorowa (Tanzania)
- Iraqw hizkuntza (Tanzania)
- Alagwa hizkuntza (Tanzania)
- Kw'adza hizkuntza (Tanzania)
Kanpo loturak
- (Ingelesez) Kuxtar hizkuntzen zuhaitza, Ethnologue webgunean.