Leningradeko Setioa: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 59°55′49″N 30°19′09″E / 59.9303°N 30.3192°E / 59.9303; 30.3192
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
24. lerroa: 24. lerroa:
| oharra =
| oharra =
}}
}}
'''Leningradeko setioa''' edo '''Leningradeko blokeoa''' ({{lang-ru|блокада Ленинграда}}, ''Blokada Leningrada'') [[Bigarren Mundu Gerra]]ko operazio militarra izan zen, [[San Petersburgo|Leningrad]] hartzeko asmoz [[Hirugarren Reicha|Alemaniak]] egin zuena. 900 egun inguru iraun zuen, [[1941]]eko [[irailaren 8]]tik [[1944]]ko [[urtarrilaren 27]]an hiria askatua izan zen arte, eta 1.200.000 pertsona hil ziren.
'''Leningradeko setioa''' edo '''Leningradeko blokeoa''' ({{lang-ru|блокада Ленинграда}}, ''Blokada Leningrada'') [[Bigarren Mundu Gerra]]ko operazio militarra izan zen, [[Hirugarren Reicha|Alemaniak]] egin zuena [[Leningrad]] hartzeko xedearekin. 900 egun inguru iraun zuen, [[1941]]eko [[irailaren 8]]tik [[1944]]ko [[urtarrilaren 27]]an hiria askatua izan zen arte, eta 1.200.000 pertsona hil ziren.


== Historia ==
== Historia ==
[[1941]]eko ekainean, [[Bizargorri Operazioa|Alemaniak Errusia inbaditu zuen]] hiru armada gorputz erraldoiren bitartez. Iparraldeko armada gorputzaren egitekoa zen [[Leningrad]] hiria hartzea: '''Nordlicht Operazioa'''. Irailaren 1ean, artilleria naziaren lehen granadek hiria jo zuten. Astebete geroago lehorreko komunikazioa moztu zuten eta hilaren 15erako hiria erabat inguratua, setiatua zegoen.
Setioa ''Nordlicht Operazioarekin'' (“Aurora boreal”) hasi zen. Alemaniarren hasierako helburua, hiria erasotu eta hartzea zen, baina sobietarrek antolatu zuten defentsa trinkoak eragotzi zuen Leningrad erasotzaileen eskuetan geldi zedin. Errusiako hiririk garrantzitsuenetakoa eta aldi berean sinbolo handia izanik ([[Errusiako Iraultza|Errusiar Iraultzaren]] ''hiriburua'' zen), sobietarrek hiriaren kontrolari eusteko neurri izugarriak hartu zituzten, hala nola, hiria gotortu, eraikin historikoak ez identifikatzeko sareez estali edota hiriaren osotasuna lur azpiko kargez josiz, alemaniarren eskuetan erortzen bazen, guztia ala guztia lehertarazteko. Erasotzaileek bertan sartzeko zituzten ageriko zailtasunez gain, behin hiria harturik bertako 3.000.000 biztanleen mantenua beren gain egonen zela ikusirik, [[Adolf Hitler|Hitlerrek]] hiria setiatzea agindu zien bere indar militarrei, [[San Petersburgo|Leningradeko]] biztanleak gose eta hotzez hil zitezen.
Hitlerrrren hasierako helburua hiria erasotu eta hartzea zen, gune estrategikoa izateaz gain, garrantzi sinboliko handia zuelako. Baina sobietarrek antolatu zuten defentsa trinkoak eragotzi zuen Leningrad erasotzaileen eskuetan geldi zedin.

Errusiako hiririk garrantzitsuenetakoa eta, aldi berean, sinbolo handia izanik ([[Errusiako Iraultza]]ren ''hiriburua'' zen), sobietarrek hiriaren kontrolari eusteko neurri izugarriak hartu zituzten, hala nola, hiria gotortu, eraikin historikoak ez identifikatzeko sareez estali eta hiri osoa lur azpiko karga lehergaiez josi, alemaniarren eskuetan erortzen bazen, guztia ala guztia lehertarazteko. Erasotzaileek bertan sartzeko zituzten ageriko zailtasunez gain, behin Leningrad harturik bertako 3.000.000 biztanleen mantenua beren gain egonen zela ikusirik, Hitlerrek hiria setiatzeko agindu zien bere indar militarrei, herritarrak gosez eta hotzez hil zitezen.<ref>Irazustabarrena, Nagore, [http://www.argia.com/argia-astekaria/2218/leningradeko-setioa-eta-tolstoi/osoa ''Leningradeko setioa eta Tolstoi''], argia.com</ref>


[[San Petersburgo|Leningrad]] inguratua zegoelarik, bertako biztanleek gorriak ikusi zituzten, eta beren egunerokotasuna, bizirauteko etengabeko borroka bilakatu zen, [[antropofagia]] bezalako praktikak agertzeraino, elikagaien eskasia zela medio. Goseak eta hotzak, erasotzaileen artileriarekin batera, sekulako triskantza eragin zuten hiriko biztanleen artean, ehundaka mila familia beren etxeetan hil zirelarik. Aitzitik, [[1943]]ko [[urtarrilaren 18]]an, sobietarrek hiri setiatura zeraman korridore bat irekitzea lortu zuten, izozturik zegoen [[Ladoga|Ladoga lakuaren]] gainetik pasatzen zena. Korridore honek, hirira gutxieneko hornidurak heltzea ahalbidetu zuen, hiria askatua izan zen arte.
[[San Petersburgo|Leningrad]] inguratua zegoelarik, bertako biztanleek gorriak ikusi zituzten, eta beren egunerokotasuna, bizirauteko etengabeko borroka bilakatu zen, [[antropofagia]] bezalako praktikak agertzeraino, elikagaien eskasia zela medio. Goseak eta hotzak, erasotzaileen artileriarekin batera, sekulako triskantza eragin zuten hiriko biztanleen artean, ehundaka mila familia beren etxeetan hil zirelarik. Aitzitik, [[1943]]ko [[urtarrilaren 18]]an, sobietarrek hiri setiatura zeraman korridore bat irekitzea lortu zuten, izozturik zegoen [[Ladoga|Ladoga lakuaren]] gainetik pasatzen zena. Korridore honek, hirira gutxieneko hornidurak heltzea ahalbidetu zuen, hiria askatua izan zen arte.

23:42, 31 martxoa 2018ko berrikusketa

Leningradeko setioa
Bigarren Mundu Gerra
Ekialdeko Frontea
Hegazkinen aurkako bateriak San Isaak katedralaren aurrean
Data1941ko irailaren 8a - 1944ko urtarrilaren 27a
LekuaLeningrad (Sobietar Batasuna)
Koordenatuak59°55′49″N 30°19′09″E / 59.9303°N 30.3192°E / 59.9303; 30.3192
EmaitzaSobietarren garaipena
Gudulariak
 Alemania
 Finlandia
 Italia
 Sobietar Batasuna
Buruzagiak
Alemania W.R. von Leeb
Alemania Georg von Küchler
Finlandia C.G.E. Mannerheim
Finlandia Erik Heinrichs
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Markian Popov
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Kliment Voroxilov
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Georgi Zhukov
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Ivan Fediuninski
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Mikhail Khozin
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Leonid Govorov
Indarra
725.000 soldadu 930.000 soldadu
Galerak
579.985 hildako, zauritu edo desagertu[1][2][3][4] Militarrak:
1.017.881 hildako, preso edo desagertu
2.418.185 zauritu edo gaixo
Denera: 3.436.066
Zibilak:
642.000 setioan zehar
400.000 ebakuazioan

Leningradeko setioa edo Leningradeko blokeoa (errusieraz: блокада Ленинграда, Blokada Leningrada) Bigarren Mundu Gerrako operazio militarra izan zen, Alemaniak egin zuena Leningrad hartzeko xedearekin. 900 egun inguru iraun zuen, 1941eko irailaren 8tik 1944ko urtarrilaren 27an hiria askatua izan zen arte, eta 1.200.000 pertsona hil ziren.

Historia

1941eko ekainean, Alemaniak Errusia inbaditu zuen hiru armada gorputz erraldoiren bitartez. Iparraldeko armada gorputzaren egitekoa zen Leningrad hiria hartzea: Nordlicht Operazioa. Irailaren 1ean, artilleria naziaren lehen granadek hiria jo zuten. Astebete geroago lehorreko komunikazioa moztu zuten eta hilaren 15erako hiria erabat inguratua, setiatua zegoen. Hitlerrrren hasierako helburua hiria erasotu eta hartzea zen, gune estrategikoa izateaz gain, garrantzi sinboliko handia zuelako. Baina sobietarrek antolatu zuten defentsa trinkoak eragotzi zuen Leningrad erasotzaileen eskuetan geldi zedin.

Errusiako hiririk garrantzitsuenetakoa eta, aldi berean, sinbolo handia izanik (Errusiako Iraultzaren hiriburua zen), sobietarrek hiriaren kontrolari eusteko neurri izugarriak hartu zituzten, hala nola, hiria gotortu, eraikin historikoak ez identifikatzeko sareez estali eta hiri osoa lur azpiko karga lehergaiez josi, alemaniarren eskuetan erortzen bazen, guztia ala guztia lehertarazteko. Erasotzaileek bertan sartzeko zituzten ageriko zailtasunez gain, behin Leningrad harturik bertako 3.000.000 biztanleen mantenua beren gain egonen zela ikusirik, Hitlerrek hiria setiatzeko agindu zien bere indar militarrei, herritarrak gosez eta hotzez hil zitezen.[5]

Leningrad inguratua zegoelarik, bertako biztanleek gorriak ikusi zituzten, eta beren egunerokotasuna, bizirauteko etengabeko borroka bilakatu zen, antropofagia bezalako praktikak agertzeraino, elikagaien eskasia zela medio. Goseak eta hotzak, erasotzaileen artileriarekin batera, sekulako triskantza eragin zuten hiriko biztanleen artean, ehundaka mila familia beren etxeetan hil zirelarik. Aitzitik, 1943ko urtarrilaren 18an, sobietarrek hiri setiatura zeraman korridore bat irekitzea lortu zuten, izozturik zegoen Ladoga lakuaren gainetik pasatzen zena. Korridore honek, hirira gutxieneko hornidurak heltzea ahalbidetu zuen, hiria askatua izan zen arte.

Erreferentziak

  1. Heeresarzt 10-Day Casualty Reports per Army/Army Group, 1941. ww2stats.com (Noiz kontsultatua: 2018-3-31).
  2. Heeresarzt 10-Day Casualty Reports per Army/Army Group, 1942. ww2stats.com (Noiz kontsultatua: 2018-3-31).
  3. Heeresarzt 10-Day Casualty Reports per Army/Army Group, 1943. ww2stats.com (Noiz kontsultatua: 2018-3-31).
  4. Heeresarzt 10-Day Casualty Reports per Army/Army Group, 1944. ww2stats.com (Noiz kontsultatua: 2018-3-31).
  5. Irazustabarrena, Nagore, Leningradeko setioa eta Tolstoi, argia.com

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leningradeko Setioa Aldatu lotura Wikidatan