Kliment Voroxilov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kliment Voroxilov
Kliment Voroshilov.jpg
3. Chairman of the Presidium of the Supreme Soviet of the USSR Itzuli

1953ko martxoaren 15a - 1960ko maiatzaren 7a
Nikolay Shvernik Itzuli - Leonid Brezhnev
SESBeko Sobiet Goreneko kide

1937 - 1969
Sobietar Batasuneko Defentsa ministro

1925eko azaroaren 6a - 1940ko maiatzaren 7a
Mikhail Frunze - Semion Timoxenko
1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
Jaiotza Q4108354 Itzuli1881eko urtarrilaren 23a (juliotar egutegia)
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Mosku1969ko abenduaren 2a (88 urte)
Hobiratze lekua Kremlin Wall Necropolis Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Ekaterina Voroshilova
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, armadako ofiziala eta iraultzailea
Enplegatzailea(k) Q4063221 Itzuli  (1896 -
Jasotako sariak
Kidetza Politburo of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union Itzuli
Zerbitzu militarra
Gradua Marshal of the Soviet Union Itzuli
Parte hartutako gatazkak Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
IMDb nm0903548
Автограф К.Е. Ворошилова.png

Kliment Efremovitx Voroxilov (errusieraz: Климе́нт Ефре́мович Вороши́лов) (Verkhneie, Errusiar Inperioa, gaur egun Ukraina, 1881ko otsailaren 4a - Mosku, SESB, gaur egun Errusia, 1969ko abenduaren 2a) sobietar mariskala eta politikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metalurgiako langilea zen eta 1903an alderdi boltxebikean sartu zen. 1917an Petrogrado defenditzen zuen batzordeko buru izan zen eta urte bete geroago, Stalinekin batean, Tsaritsingo defentsako zuzendaritzaz arduratu zen. Guardia Gorriko buruzagia izan zen 1919-1920 urteetan eta Denikinen aurka borrokatu ondoren, Polonia eta Sobietar Batasunaren arteko gerran jardun zuen. 1925-1940 urteetan gudarosteko eta itsas-armadako komisarioa izan zen eta 1935. urtean mariskal izendatu zuten.

1941. urtean alemaniarren aurka borrokatzen ari zen iparraldeko fronteko komandante nagusia izan zen eta Leningradoko defentsa antolatu zuen. Sobietar Batasuneko ministroen kontseiluko lehendakariorde izan zen (1947-1943) eta Stalin hil ondoren, Sobiet Goreneko Presidiumeko Presidente (1953-1960). 1957an, Presidiumeko beste kide batzuekin, Nikita Khrustxev agintari berria, bere postutik kentzen saiatu zen. Hala ere, gertaera hori ez zen 1961 arte ezagutu, eta Voroshilovi postua mantentzen utzi zioten erretiratu zen arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kliment Voroxilov Aldatu lotura Wikidatan