17.646
edits
No edit summary |
(85.86.218.116 (eztabaida) wikilariaren 6250135 berrikuspena desegin da) Etiketa: Desegin |
||
Erabileraren arabera, lau sagarrondo-mota bereizten dira: jateko sagarrak ematen dituztenak, sagardotarakoak, makatz edo basatiak (mentu-oin gisa erabiliak) eta apaingarriak. Sagarrondo kultibatuak (jateko eta sagardotarako sagarrak ematen dituztenak eta apaingarriak), oro har, txertatu egin ohi dira, eta sagarrondo-barietate desberdinak nahiz mentu-oinak hibridazioz lortzen dira.
Sagar mota bakoitzak duen itxuraren, ahogozoaren, heltzen den garaiaren, edo zabaldu zen lekuaren arabera, izen asko eta oso desberdinak hartu izan ditu euskaraz: ''udare ''edo ''madari-sagarra, urdin-sagarra, San Juan-sagarra, San Ignazio-sagarra, Santio-sagarra, Errezil-sagarra, Azpeiti-sagarra, ibarbi-sagarra, gazi-handia, mandaka, geza-zuria, garratxa, errege-sagarra, golden sagarra,'' besteak beste. Lehen ezagutzen ziren zenbait mota ez dira inon aurkitzen eta beste batzuk, berriz, desagertzeko arriskuan daude.
== Ezaugarriak ==
|
edits