Hareharri: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
|||
11. lerroa: | 11. lerroa: | ||
== Ezaugarriak == |
== Ezaugarriak == |
||
Bere mineralogian, batez ere [[kuartzo]]a eta [[feldespato]]a dago, hau da, [[granito]]etako pikor berdinak, hau baita lurrazalean dagoen arrokarik ugariena. |
Bere mineralogian, batez ere [[kuartzo]]a eta [[feldespato]]a dago, hau da, [[granito]]etako pikor berdinak, hau baita lurrazalean dagoen arrokarik ugariena. |
||
Harea bezala, hareharriak kolore ezberdinak izan ditzake, baina nagusienak [[beix]], [[arre (kolorea)|marroia]], [[hori]]a, [[gorri]]a, [[gris]]a eta [[zuri]]a dira. Hareharriak askotan hegi handiak sortzen dituenez euren koloreak batzuetan agertzen den eskualdearekin izendatua izan da. |

51. lerroa: | 51. lerroa: | ||
<div class="references-small">{{erreferentzia zerrenda}}</div> |
<div class="references-small">{{erreferentzia zerrenda}}</div> |
||
[[Kategoria:Arroka sedimentarioak]] |
[[Kategoria:Arroka sedimentarioak]] |
01:27, 22 otsaila 2019ko berrikusketa
Hareharri | |||
Arroka sedimentarioa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Kuartzo Feldespatoak Mikak Bioklastoak | ||
Dentsitatea | 2,323 [1] g/cm3 |
Hareharria edo harri mimarria hareaz eta pikor txikiko materialez osatutako arroka sedimentario detritiko bat da Psamiten taldekoa. Lutiten ondoren lurrazalean dagoen arroka sedimentario ugariena da.
Ezaugarriak
Bere mineralogian, batez ere kuartzoa eta feldespatoa dago, hau da, granitoetako pikor berdinak, hau baita lurrazalean dagoen arrokarik ugariena.
Harea bezala, hareharriak kolore ezberdinak izan ditzake, baina nagusienak beix, marroia, horia, gorria, grisa eta zuria dira. Hareharriak askotan hegi handiak sortzen dituenez euren koloreak batzuetan agertzen den eskualdearekin izendatua izan da.
Diagenesi prozesuan pikorrak trinkotu egiten dira eta beren arteko poroak kaltzio silikato edo karbonatoz betetzen dira, harriarik sendotasuna emateko. Honi zementua edo matriza esaten zaio. Batzuetan poro horiek ur kantitate handiak bil ditzakete euren barruan eta akuiferoak sortzen dituzte. Beste batzutan petrolioz betetzen dira.
Hareharri motak
Bi motatako hareharriak aurkitzen dira. Graubakak %5-15 arteko matriza dauka eta kuartzoarenitak (edo Ortokuartzitak) %5 baino gutxiagokoa.
Arro sedimentarioak
Hareharria sortzen deneko arro sedimentarioak oso ugariak dira.
- Lur ingurunean:
- Ingurune urtarrean:
Erabilerak
Hareharri batzuk egonkorrak dira euriaren eta klimaren enbaten aurrean, baina lantzeko errazak dira. Hori dela eta eraikuntzan askotan erabiltzen den materiala da. Era berean, pikorrek duten gogortasuna dela eta askotan erabiltzen da xehatzeko harriak egiteko, eta lanabesak zorrozteko.
Iruditegiak
-
Hareharria.
-
Hareharria.
-
Castildetierra, Bardeetan.
-
Victoria Eugenia Antzokia, Donostiako eraikin ugari bezala, hareharriz eraikia dago.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hareharri |