Martin Etxeberria Zuloaga: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}

'''Martin Etxeberria Zuloaga''' ([[Donostia]], [[1945]]eko [[uztailaren 24]]a - [[Zarautz]], [[2017]]ko [[urtarrilaren 15]]a) euskal idazle eta [[Filosofia|pentsalari]]a izan zen, [[Aitziber Etxeberria]], [[Martin Etxeberria]] eta [[Xabier Etxeberria]] idazleen aita.
'''Martin Etxeberria Zuloaga''' ([[Donostia]], [[1945]]eko [[uztailaren 24]]a - [[Zarautz]], [[2017]]ko [[urtarrilaren 15]]a) euskal idazle eta [[Filosofia|pentsalaria]] izan zen, [[Aitziber Etxeberria]], [[Martin Etxeberria]] eta [[Xabier Etxeberria]] idazleen aita.

== Bizitza==
== Bizitza ==
Gaztetatik bizi izan zuen Martin Etxeberriak euskalgintza eta kulturgintzaren taupada bere baitan. Donostiako apaiztegian erdi-mailako ikasketak egin ondoren, [[Paris]]era abiatu zen Filosofia eta Letrak ikastera. Han, eragin nabarmena izan zuten bere bizitza osorako [[1968ko maiatza]]ren arrasto sakonak, ezagutu zuen unibertsitate-giroak eta garai horretan Parisen bizi zen euskal elkartearen bizipenek. Han ezagutu zuen halaber, Montserrat Garro, bere emazte izango zena.

Gazteen hezkuntza izan zuen goiburu, eta filosofia irakastea ogibide. Paristik itzulita, Zarautzen bizitzen jarri zen eta Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan irakasle eta zuzendari izan zen, eta baita Zarauzko Lizardi Institutuko irakasle eta zuzendari ere.

12. lerroa: 12. lerroa:
== Idazlanak ==
== Idazlanak ==

Euskal literatura eta literatur kritika zituen gogoko aztergai. Horren lekuko dira garai hartan JAKIN argitaletxean plazaratutako ''Euskaldunen ipuin harrigarriak'' ([[Jakin]] [[1972]]),<ref>http://www.inguma.eus/egilea/ikusi/martin-etxeberria-zuloaga</ref> Etor-Sendoan argitaratutako ''Euskal ipuin magikoak'', ''Euskal ipuin erromantikoak'' eta ''Cuentos mágicos: narraciones de la cultura popular'' ([[Etor-Sendoa]], 2007) liburuak.

Literatur kritika unibertsitarioa euskaraz lantzen eta jorratzen aitzindari izan zen: [[Vladimir Propp]] errusiarraren ipuinen azterketa egiteko metodoa erabili zuen horretarako, Frantziako Nanterreko unibertsitatean (1972) aurkeztu zuen Maîtrisetarako azterlanean. Propp-en azterbideaz jabetu, [[Resurreccion Maria Azkue|Resurrección María de Azkuek]] bildutako euskal ipuin harrigarrien osagai aldakaitzak eta aldakorrak atzeman eta ipuinon egitura nabarmentzea izan zuen helburu.

Filosofia-gaietan aditua izateaz gainera,''Euskal Herriko pentsaeraren historia'' ([[Planeta argitaletxea|Planeta]], [[1998]]) idatzi zuen; filosofoa ere bazen Martin: oinarri sendoak izaki, bere buruaz askatasunean, pentsatu nahi zuen pertsona. Euskal literaturaren eta euskal pentsamenduaren historiaren ardatzetan eman zuen argitara bere azkeneko saiakera, ''Hitzen itzala'' (Gustaveko Koadernoak, [[2012]]) izenburupean.

* ''Euskaldunen ipuin harrigarriak'' (Jakin, 1972)
* ''Euskaldunen ipuin harrigarriak'' (Jakin, 1972)

00:55, 28 otsaila 2019ko berrikusketa

Martin Etxeberria Zuloaga

Bizitza
JaiotzaDonostia1945eko uztailaren 24a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaZarautz2017ko urtarrilaren 15a (71 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta literatura-kritikaria
Enplegatzailea(k)HABE

Martin Etxeberria Zuloaga (Donostia, 1945eko uztailaren 24a - Zarautz, 2017ko urtarrilaren 15a) euskal idazle eta pentsalaria izan zen, Aitziber Etxeberria, Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberria idazleen aita.

Bizitza

Gaztetatik bizi izan zuen Martin Etxeberriak euskalgintza eta kulturgintzaren taupada bere baitan. Donostiako apaiztegian erdi-mailako ikasketak egin ondoren, Parisera abiatu zen Filosofia eta Letrak ikastera. Han, eragin nabarmena izan zuten bere bizitza osorako 1968ko maiatzaren arrasto sakonak, ezagutu zuen unibertsitate-giroak eta garai horretan Parisen bizi zen euskal elkartearen bizipenek. Han ezagutu zuen halaber, Montserrat Garro, bere emazte izango zena.

Gazteen hezkuntza izan zuen goiburu, eta filosofia irakastea ogibide. Paristik itzulita, Zarautzen bizitzen jarri zen eta Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan irakasle eta zuzendari izan zen, eta baita Zarauzko Lizardi Institutuko irakasle eta zuzendari ere.

HABE erakundearen zuzendari nagusi izateko izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 1989ko urtarrilean. Helduen alfabetatze-euskalduntzegintza gidatzen jardun zuen 1995. urteko urrira arte.[1]

Idazlanak

Euskal literatura eta literatur kritika zituen gogoko aztergai. Horren lekuko dira garai hartan JAKIN argitaletxean plazaratutako Euskaldunen ipuin harrigarriak (Jakin 1972),[2] Etor-Sendoan argitaratutako Euskal ipuin magikoak, Euskal ipuin erromantikoak eta Cuentos mágicos: narraciones de la cultura popular (Etor-Sendoa, 2007) liburuak.

Literatur kritika unibertsitarioa euskaraz lantzen eta jorratzen aitzindari izan zen: Vladimir Propp errusiarraren ipuinen azterketa egiteko metodoa erabili zuen horretarako, Frantziako Nanterreko unibertsitatean (1972) aurkeztu zuen Maîtrisetarako azterlanean. Propp-en azterbideaz jabetu, Resurrección María de Azkuek bildutako euskal ipuin harrigarrien osagai aldakaitzak eta aldakorrak atzeman eta ipuinon egitura nabarmentzea izan zuen helburu.

Filosofia-gaietan aditua izateaz gainera,Euskal Herriko pentsaeraren historia (Planeta, 1998) idatzi zuen; filosofoa ere bazen Martin: oinarri sendoak izaki, bere buruaz askatasunean, pentsatu nahi zuen pertsona. Euskal literaturaren eta euskal pentsamenduaren historiaren ardatzetan eman zuen argitara bere azkeneko saiakera, Hitzen itzala (Gustaveko Koadernoak, 2012) izenburupean.

  • Euskaldunen ipuin harrigarriak (Jakin, 1972)
  • Euskal Herriko pentsaeraren historia (Planeta, 1998)
  • Euskal ipuin magikoak' (Etor-Sendoa, 2007)
  • Euskal ipuin erromantikoak (Etor-Sendoa, 2007)
  • Cuentos mágicos: narraciones de la cultura popular (Etor-Sendoa, 2007)
  • Hitzen itzala (Gustaveko Koadernoak, 2012)[3]

Erreferentziak

  1. http://www.ikasbil.eus/es_ES/web/ikasbil/habeko-berriak
  2. http://www.inguma.eus/egilea/ikusi/martin-etxeberria-zuloaga
  3. http://www.berria.eus/paperekoa/1497/035/002/2012-12-21/martin_etxeberria_zuloagak_hitzen_itzala_argitaratu_du.htm