Gospel: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
8. lerroa: 8. lerroa:
|azpigeneroak = Gospel garaikidea, hegoaldeko gospel
|azpigeneroak = Gospel garaikidea, hegoaldeko gospel
}}
}}
[[Fitxategi:20100209 Yolanda Adams - How Great Thou Art at the White House.ogv|thumb|280px|''How Great Thou Art'', [[Yolanda Adams]]ek abestua.]]
[[Fitxategi:Abendsterne-Night of Gospel Music 2005.jpg|thumb|250px|Gospel kontzertu bat]]
'''Gospela''' ([[ingeles]]etik: ''godspell'', “berri ona”) [[kristau]] musika mota bat da, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] eliza [[afroamerikar]]retan jatorria duena.<ref>{{Erreferentzia|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=gospel|izenburua=Gospel|egilea=Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa}}</ref> Ahotsa da instrumentu nagusia, gehienetan [[harmonia (musika)|harmoniari]] garrantzi handia emanez; hitzak, berriz, mezu kristaua izaten du. [[XVIII. mende]]an sortua, entzute handia erdietsi zuen [[1930eko hamarkada]]n. Nabaria da [[jazz]] klasikoan eta modernoan izan duen eragina.{{lur erref}}
'''Gospela''' ([[ingeles]]etik: ''godspell'', “berri ona”) [[kristau]] musika mota bat da, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] eliza [[afroamerikar]]retan jatorria duena.<ref>{{Erreferentzia|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=gospel|izenburua=Gospel|egilea=Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa}}</ref> Ahotsa da instrumentu nagusia, gehienetan [[harmonia (musika)|harmoniari]] garrantzi handia emanez; hitzak, berriz, mezu kristaua izaten du. [[XVIII. mende]]an sortua, entzute handia erdietsi zuen [[1930eko hamarkada]]n. Nabaria da [[jazz]] klasikoan eta modernoan izan duen eragina.{{lur erref}}



19:57, 22 urria 2019ko berrikusketa

Gospel
SorreraXVIII. mendea
SorlekuaAEB
HedapenaMundu osoan.
Instrumentuakpianoa, organoa, bateria, gitarra eta ahotsa.
Azpigeneroak
Gospel garaikidea, hegoaldeko gospel
Fitxategi:20100209 Yolanda Adams - How Great Thou Art at the White House.ogv
How Great Thou Art, Yolanda Adamsek abestua.

Gospela (ingelesetik: godspell, “berri ona”) kristau musika mota bat da, Estatu Batuetako eliza afroamerikarretan jatorria duena.[1] Ahotsa da instrumentu nagusia, gehienetan harmoniari garrantzi handia emanez; hitzak, berriz, mezu kristaua izaten du. XVIII. mendean sortua, entzute handia erdietsi zuen 1930eko hamarkadan. Nabaria da jazz klasikoan eta modernoan izan duen eragina.[2]

Historia

Gospelaren aurrekari nagusia espiritual beltza da, kotoi sail handietako lanaren erritmoa islatzen zuena. Izan ere, esklaboak kantatzera behartuak izaten ziren lanean ari ziren bitartean, hitz egin ez zezaten eta matxinatu eta zitezen. Espiritualak kadentzia motela, indartsua eta malenkoniatsua du. Itun Zaharreko gaietan oinarriturik zeuden hitzetan, berriz, beren fedea, beren pentsamenduak, beren aldartea eta ihesaldi eta matxinaden mezu zifratuak nahasten zituzten. XVIII. eta XIX. mendeetako estatubatuar beltzentzat, gehienak esklaboak eta analfabetoak baiziren, kolektiboki sortutako abesti horiek baliabide paregabea ziren beren kulturaren memoria atxikitzeko eta berreskuratzeko.[3]

Garai gartan, eliza afroamerikarrak ziren esklaboen babesleku bakarra. 1730 aldean, Isaac Watts artzain britainiarraren ereserki erlijiosoen bilduma hartu zuten beren musika propioa garatzeko. 1861-1865 bitarteko Sezesio Gerraren ondoren, esklabotasunaren ezeztatze prozesua azkartu zenean, Jaungoikoaren gurtze erritualak finkatu ziren: inprobisazio handiko sermoiak, eta artzainaren eta fededunen arteko elkarrizketa etengabea, deiaren (ahots bakarlaria) eta erantzunaren (korua) eredua erabiliz. 1920ko hamarkadan, gospela tenpluetatik atera zen.[3] Sister Rosetta Tharperen grabazioek arrakasta handia izan zuten 1930eko eta 1940ko hamarkadetan.

Thomas Dorsey, Reverend Gary Davis, Sallie Martin, Mahalia Jackson, Marion Williams eta Bessie Griffin bakarlariak, eta The Caravans, The Staple Singers, Golden Gate Quartet, Spirit of Memphis Quartet, Blind Boys of Alabama, The Jordanaires eta The Oak Ridge Boys izan ziren XX. mendeko interpretatzaile ezagunenetako batzuk.

Gospel motak

  • Gospel Tradizionala, Estatu Batuetan sortu dena eta koro batek abesten duena da (solista bakar bat edo bi izan ditzake baita ere).
  • Gospel Beltza, afrikar erritmoa duen kantu espiritualean datza.
  • Gospel Choir, funk eta bluesekin nahastuta dagoen kantua da.

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Gospel. .
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. a b Historia del Gospel. gospelenargentina.com.ar (Noiz kontsultatua: 2019-10-22).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gospel Aldatu lotura Wikidatan
Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.