Sister Rosetta Tharpe
Sister Rosetta Tharpe | |
---|---|
(1938) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Cotton Plant, 1915eko martxoaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Chicago New York |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Filadelfia, 1973ko urriaren 9a (58 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, abeslaria, gitarra-jotzailea, jazz guitarist (en) eta gospel singer (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Little Richard |
Izengoitia(k) | Rosetta Nubin eta Rosetta Tharp |
Genero artistikoa | bluesa gospela rhythm and bluesa jazza rock-and-rolla |
Musika instrumentua | gitarra gitarra elektrikoa ahotsa |
Diskoetxea | Decca Records |
Rosetta Nubin (Cotton Plant, Arkansas, 1915eko martxoaren 20a - Filadelfia, Pennsylvania, 1973ko urriaren 9a), Sister Rosetta Tharpe izenez ezagunagoa, estatubatuar abeslari, egile abeslari eta gitarrista izan zen. “Rock and rollaren amabitxia” ezizena eman zaio.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rosetta Nubin 1915eko martxoaren 20an jaio zen, Cotton Planten (Arkansas). Gurasoek kotoi biltzaile lanetan jarduten zuten, eta COGIC (Church of God in Christ) eliza mendekostearraren jarraitzaileak ziren. Amak elizan abestu eta mandolina jotzen zuen igandeetan, eta alabak amarekin bat egin zuen lau urte zituela. Handik bi urtera, ama-alabak emanaldi-itzulia eskaintzen hasi ziren AEB hegoaldeko elizetan, gospelaren bidez ebanjelari lanak eginez.[2]
1920ko hamarkadan biak Chicagora joan ziren bizitzera. 40. kaleko COGIC elizan gospel kontzertuak eskaintzen jarraitu zuten, sermoien osagarri, eta tarteka biran irteten ziren, elizaren biltzarretan parte hartzeko. Hala, Rosetta eragin berriak hartzen hasi zen. Hegoaldean emandako urteetan oinarrizko gospelari blues kutsua eman zion, gitarra elektrifikatu berrian gero eta nabarmenagoa izango zena. Chicagon, aldiz, jazzaren eraginak haren ahotsa hartu zuen. Swingaren eta boogie woogiaren erritmoak ere sartu zituen koktelontzian, eta estilo berritzailea lortu zuen. Rock and roll kontzeptua definitzeke zegoen artean, baina Rosetta Tharpek konposatu, jo eta kantatzen zuenak rock and rollaren antz handia zuen.[2]
19 urte zituela ezkondu zen lehenbizikoz, Thomas Thorpe artzainarekin. Lau urte geroago, 1938an, senarra Chicagon utzi eta, ama hartuta, New Yorkera aldatu zen. Urte hartan sartu zen lehen aldiz grabaketa estudio batean, eta emaitzak arrakasta izan zuen publiko orokorrean, baina beltzen artean batez ere, muturreko segregazioa indar betean baitzegoen orduan. Elizaren jarraitzaileen artean, ordea, ez zuen halako harrera onik izan, sortu eta interpretatzen zituen abestiek, oraindik hitz espiritualak izan arren, doinu sekularregiak zituztelako. Gainera, gospela elizatik atera bai, baina ez zuen grabaketa estudioetara eraman soilik. New Yorken Carnegie Hall, Cotton Club eta halako gaueko lokaletan hasi zen bere estilo berezian jotzen. Kontserbadore eta puristenek ez zioten barkatu musika sakratua bekatu-zulo haietara eraman izana. Eremu pribatuan ere espiritualtasuna kontu mundutarragoekin konbinatu zuen Rosetta Tharpek: fedeari tinko eutsi zion bizi guztian, Jainkoaren hitza zabaltzen zuen baina, hainbatetan ezkontzeaz gain, maitale ugari izan zituen, emakume nahiz gizonezko.[2]
Besteak beste, Chuck Berry, Little Richard, Johnny Cash, Jerry Lee Lewis eta Elvis Presleyk berak aitortu zuten Tharpek haien ibilbidean izandako funtsezko eragina. “Rock and rollaren amabitxia” esan izan diote, baina “errege”, “aita”, “aitzindari” tituluak jarraitzaileek lortu zituzten, haren biografo Gayle Wald-en hitzetan, Sister Rosetta Tharpe rock and rollaren tronuan esertzeko “beltzegia eta emakumeegia zelako”.[2]
Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Lonesome Road Decca 224 (1941)
- Blessed Assurance (1951)
- Wedding Ceremony Of Sister Rosetta Tharpe and Russell Morrison DeccaDA-903 (1951)
- Gospel Train (1956)
- Famous Negro Spirituals and Gospel Songs (1957)
- Sister Rosetta Tharpe MGM E3821 (1959)
- Sister Rosetta Tharpe Omega OSL31 (1960)
- Gospels In Rhythm (1960)
- Live in 1960 (1960)
- The Gospel Truth with the Bally Jenkins Singers (1961)
- Sister Rosetta Tharpe Crown LP5236 (1961)
- Sister On Tour (1962)
- Live In Paris (1964)
- Live at the Hot Club de France (1966)
- Negro Gospel Sister Rosetta Tharpe and the Hot Gospel Tabernacle Choir and Players (1967)
- Precious Memories Savoy 14214 (1968)
- Singing In My Soul Savoy 14224 (1969)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ankeny, Jason. Sister Rosetta Tharpe. (Noiz kontsultatua: 2019ko urriak 22).
- ↑ a b c d Irazustabarrena, Nagore. «Rosetta Tharpe, rock and rollaren ama» Argia aldizkaria, 2015-03-22, CC-BY-SA lizentzia, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2016ko urtarrilak 12).