Jump to content

«Totalitarismo»: berrikuspenen arteko aldeak

2 bytes removed ,  Duela 6 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}}
[[Fitxategi:Benito Mussolini and Adolf Hitler.jpg|thumb|220px|[[Benito Mussolini]] eta [[Adolf Hitler]] [[1937]]an]]
'''Totalitarismoa''' politika eta gobernu-sistema da, giza eta [[gizarte]]ko aspektu guztiak finkatzen dituen [[ideologia]] total batean oinarriturik dagoena, eta pertsona eta erakunde guztiak ideologia horren mesedetara jartzea helburu duena.
 
[[Diktadura]] eta [[despotismo]]az haratago, estatu totalitarioek helburu jakin bat izaten dute, industrializazioa edo beste herri bat menderatzea, adibidez, eta estatuaren baliabide guztiak horren mende jartzen dituzte; legezko erakunde politiko guztiak desagertarazi eta guztiz berriak diren beste batzuk ezartzen dituzte, eta ohitura politiko eta judizial guztiak baztertzen dituzte. Hasieran, herritarren partaidetza bultzatzen da, eta geroago nahitaez eskatzen da. [[Indarkeria]] eta [[giza eskubideak|giza eskubideen]] urraketa estatuaren helburua lortzearren justifikatzen dira. Horretarako, [[polizia]] lege eta arauetatik kanpo aritzen da. Bestalde, legegintzaren ardura pertsona bakar batean biltzen da.
 
Estatu totalitarioen adibideak izan dira [[Hirugarren Reicha|Alemania Nazia]] (1933-1945 bitartean) eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]], [[Iosif Stalin]]en mende (1924-1953 bitartean), biak alderdi bakarrean eta [[lidergo|lider]] karismatiko batean oinarriturik. Bi kasuetan estatuak herriaren erabateko babesa eskuratu zuen bere buruzagiaren bitartez. Baina babes hura ez zen besterik gabe gertatu, komunikabideen eta garraio sistema berrien bultzadaren eraginari esker baizik.
== Ikus, gainera ==