Basilio Pujana: berrikuspenen arteko aldeak
3. lerroa: | 3. lerroa: | ||
== Biografia == |
== Biografia == |
||
Pujana oso erreferentzia garrantzitsua izan zan 36ko gerrearen osteko bertsolaritzan. Oso gazte zelarik hasi zen bertsotan |
Pujana oso erreferentzia garrantzitsua izan zan 36ko gerrearen osteko bertsolaritzan. Oso gazte zelarik hasi zen bertsotan. Bizkaiko bertsolaritzearen euskarri nagusienetarikoa izan zan gerra garaian, [[Balendin Enbeita]], [[Faustino Etxebarria]] eta [[Jose Alberdi]]rekin batera. Bizkaiko Bertsolari Txapelketan bi bider finalista izan zen. 92 urte zituelarik hil zen.<ref>https://bizkaie.biz/old/index.php?id=2935</ref> |
||
Hamasei-hamazazpi urte zituela Bilboko tailer batean hasi zen Basilio Pujana. Tornulari ikasten |
|||
zuen, eta gauez “Artes y Oficios”en marrazketa eskolak hartzen zituen. Fontecha eta Salazar kaleko tailer batean hasi zen lanean. Ondoren, bazkide batzuekin batera, tailer propioa zabaldu zuen. 1936ko Gerran [[Ibaizabal batailoia|Ibaizabal batailoiko]] [[gudari]] izan zen. Pujana da "Eusko Gudariak" ereserkiaren hitzen egileetako bat, [[Jose Maria Garate]] eta [[Alejandro Lizaso]]rekin batera. Gero frankismoko gau luzean, errepresioa ezagutu zuen. 1960ko Bizkaiko finalera artez sartu zen Pujana, Arratiako txapelketa jokatu barik. Bizkaiko bertsolaritzaren oinordekotza iritsi zenean, bertso idatzira erretiratu zen. Lopategi, Azpillaga, Enbeitatar |
|||
gazteak, Amuriza… Horiek jubilatu zituzten Pujana plazarik plazako lanetik. Pujanak, era horretan, |
|||
bertso jarrietan egin zuen bere ekarpen nagusia.<ref>https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=BIO_Publicacion_FA&cid=1279205319090&language=es&pageid=3000018331&pagename=Bilbaonet%2FBIO_Publicacion_FA%2FBIO_Publicacion&rendermode=previewnoinsite%2F1279183746042%2F1279184257781%2F1279184834815%2F1279184995182</ref> |
|||
== Obra == |
== Obra == |
20:12, 12 apirila 2021ko berrikusketa
Basilio Pujana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zeanuri, 1913ko otsailaren 27a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Euba, 2005eko azaroaren 23a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta idazlea |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Basilio Pujana (Zeanuri (Bizkaia), 1913ko otsailaren 27a-Euba, 2005) bertsolari eta idazle garrantzitsua. "Eusko gudariak" abestiaren letragile bat izan zen. Gerra osteko garai zailetan Bizkaiko bertsolaritzaren euskarrietakoa izan zen garaiko beste bertsolari bizkaitar batzurekin batera (Balentin Enbeita, Jose Alberdi, Etxebarria, Ormaetxea ...).[1]
Biografia
Pujana oso erreferentzia garrantzitsua izan zan 36ko gerrearen osteko bertsolaritzan. Oso gazte zelarik hasi zen bertsotan. Bizkaiko bertsolaritzearen euskarri nagusienetarikoa izan zan gerra garaian, Balendin Enbeita, Faustino Etxebarria eta Jose Alberdirekin batera. Bizkaiko Bertsolari Txapelketan bi bider finalista izan zen. 92 urte zituelarik hil zen.[2]
Hamasei-hamazazpi urte zituela Bilboko tailer batean hasi zen Basilio Pujana. Tornulari ikasten zuen, eta gauez “Artes y Oficios”en marrazketa eskolak hartzen zituen. Fontecha eta Salazar kaleko tailer batean hasi zen lanean. Ondoren, bazkide batzuekin batera, tailer propioa zabaldu zuen. 1936ko Gerran Ibaizabal batailoiko gudari izan zen. Pujana da "Eusko Gudariak" ereserkiaren hitzen egileetako bat, Jose Maria Garate eta Alejandro Lizasorekin batera. Gero frankismoko gau luzean, errepresioa ezagutu zuen. 1960ko Bizkaiko finalera artez sartu zen Pujana, Arratiako txapelketa jokatu barik. Bizkaiko bertsolaritzaren oinordekotza iritsi zenean, bertso idatzira erretiratu zen. Lopategi, Azpillaga, Enbeitatar gazteak, Amuriza… Horiek jubilatu zituzten Pujana plazarik plazako lanetik. Pujanak, era horretan, bertso jarrietan egin zuen bere ekarpen nagusia.[3]
Obra
Aldizkari desberdinetan lan asko plazaratu zituen: Zeruko Argia, Príncipe de Viana, Zer, Egin, Anaitasuna eta Jesusen Biotzaren Deya.
Liburu batzuk ere plazaratu zituen:
- Egi batzuek aixetaratzen, Tolosa: Auspoa bilduma, 1986.[4]
- Deabruak ostutako urteak, Auspoa argitaletxea. Gerra oroimenak. Tolosa, 1991.[5]
- Oiuak. Azken bertsoen bilduma. Oiartzun: Sendoa, 1997.
Erreferentziak
- ↑ https://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/1654-basilio-pujana
- ↑ https://bizkaie.biz/old/index.php?id=2935
- ↑ https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=BIO_Publicacion_FA&cid=1279205319090&language=es&pageid=3000018331&pagename=Bilbaonet%2FBIO_Publicacion_FA%2FBIO_Publicacion&rendermode=previewnoinsite%2F1279183746042%2F1279184257781%2F1279184834815%2F1279184995182
- ↑ http://dokumeta.gipuzkoa.net/handle/10690/103760
- ↑ http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/2240.pdf
Kanpo estekak
- Igor Estankonaren Basilio Pujana, "Bidegileak bilduma"n, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2007.