Txikipedia:Aitziber Agirre: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{txikipedia_interwiki}}
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
19. lerroa: 19. lerroa:
[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Biografiak]]
[[Kategoria:Txikipedia:Biografiak]]
[[Kategoria:Biokimika]]
[[Kategoria:Kazetaritza]]
[[Kategoria:Unibertsitateak]]

19:49, 1 urria 2021ko berrikusketa

👶
Jaiotza
1974ko abuztuaren 27a
Gasteiz
🔨
Lanbidea
biokimikari
📷
Irudi honetan, emakume bat agertzen da gerriraino, Aitziber Agirre. Zutabe baten kontra dago eta barrezka ari da. Belarritako handiak daramatza eta ile laburra desordenatuta dauka.
Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute Gasteizen jaio zen, 1974an, eta lehen hizkuntzak gaztelania eta euskara ditu. Biokimikan doktorea da, unibertsitatean irakaslea, eta, ofizioz, zientzia-kazetaria. Aitziberrek, Elhuyar fundazioarekin eta Udako Euskal Unibertsitatearekin kidetza dauka.

Ikertzailea biokimikan

2003an defendatutako doktore-tesian aztertu zuen zelula-mintzak nola ezegonkortzen diren produktu biraletan bidez. Ziklo biraletan, zenbait prozesuk zelula-mintzaren hesiaren perturbazioa eskatzen dute, hala nola fusioa, fusio-proteinek sustatua, eta iragazkortasuna, biporinek eragindakoa. Besteak beste, poliomelitisaren birusaren 2B biporinak mintzak iragazkortzeko duen gaitasuna eta azpiko mekanismo molekularra aztertu zituzten. Horretarako, eta

biologia molekularreko, biokimikoko eta biofisikoko tekniketan eta mintzaren ereduetan oinarritutako diziplina anitzeko azterketa egin zuten.

Zientzia-kazetaria

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erregularki 2001az geroztik. 200 artikulu baino gehiago idatzi ditu, eta aldizkariaren zuzendaria da 2015etik, Eider Carton-ek utzi zuenetik.

Elhuyar Fundaziorako lan egiteaz gain, ETB1 eta ETB2rako Teknopolis telebista-programa aurkezten du. Saioa aurkeztu baino lehen, erredaktore-lanetan ibili zen.

Erreferentziak

Aitziber Agirre