Alphonse De Waelhens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alphonse De Waelhens

Bizitza
JaiotzaAnberes1911ko abuztuaren 11
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaLovaina1981eko azaroaren 19a (70 urte)
Hezkuntza
Doktorego ikaslea(k)Olinto Antonio Pegoraro (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
latina
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, unibertsitateko irakaslea, fenomenologoa eta itzultzailea

Alphonse De Waelhens (Anberes, 1911ko abuztuaren 11Lovaina, 1981eko azaroaren 19a) belgikar filosofo neoeskolastikoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logika, epistemologia eta filosofiaren historiako irakaslea izan zen Lovainako Unibertsitatean. Filosofiaren historiari buruzko lan asko egin zituen, baina filosofia autonomo bat ere garatu zuen. Teoria fenomenologikoen ezagutzaile aparta zen, Edmund Husserlena, batez ere. De Waelhensentzat, izatearen zertarakoa bere sustraitze historikoan aztertzea da filosofia, bizitako esperientzia hausnartutako esperientzia bihurtzeko, eta bizitzeak izateko arrazoiren bat izateko.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere obra teoriko nagusia La Philosophie et les expériences naturelles (1961, «Filosofia eta esperientzia naturalak») da. Bestalde, arreta handiz aztertu zuen zoramena eta eritasuna La Psychose. Essai d'interprétation analytique et existentiale (1972, «Psikosia. Interpretazio analitiko eta existentzialaren saiakera») liburuan. Ikerketa-lan hori oinarri harturik, De Waelhensek zioen ez dela posible antropologia filosofikorik, inkontzientearen eta eritasunaren oinarrizko erreferentziarik gabe.

Beste zenbait lan aipagarri: Existence et signification (1958, «Izatea eta esanahia»), La Philosophie de Martin Heidegger (1942, «Martin Heideggerren filosofia»), Une philosophie de l'ambiguïté. L'existentialisme de Maurice Merleau-Ponty (1951, «Anbiguotasunaren filosofia bat. Maurice Merleau-Pontyren existentzialismoa») eta Phénoménologie et vérité. Essai sur l'évolution de l'idée de vérité chez Husserl et Heidegger (1953, «Fenomenologia eta egia. Husserl eta Heideggerren egiaren ideiaren bilakaerari buruzko saiakera»).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]