Martina Klein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martina Klein

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1976ko abenduaren 7a (47 urte)
Herrialdea Argentina
 Espainia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, telebista aurkezlea, aktorea eta enpresaburua

martinaklein.com
IMDB: nm1205355 Instagram: martinakleinpro Edit the value on Wikidata

Martina Klein Korin (1976ko abenduaren 7a, Buenos Aires) argentinar modelo, telebista aurkezle eta umorista bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976ko abenduaren 7an Buenos Aires hirian jaio eta 12 urterekin Bartzelonan bizitzen jarri zen, hamasei urterekin moda munduan bere lehenbiziko lanak burutzen hasi zelarik. Hainbat marka ospetsuen iragarki eta kanpainietan modelo lanak egin zituen, esate baterako, Coca Cola, Yves Rocher, El Corte Inglés, Llongueras, Trident, Mango, Wella, Pronovias, Don Algodón edota Caroche.

Milan, New York, Londres eta Parisko moda pasareletan agertu izan da, baita Gaudi eta Cibeles pasareletan ere. Hainbat jostun eta moda disenatzaileentzat modelo lanak egin ditu: David Valls, Toni Miró, Javier Larrainzar, Victorio & Lucchino, Roberto Verino, Alexander McQueen, Cerruti, Lolita Lempicka, Comme des Garçons, Ferrety, Castelbajac, Dirk Bikkembergs, Angelo Tarlazzi, Balmain, Saskia Van Drimmelen eta Yuki Tori. Moda aldizkari ugaritan ere agertu izan da: Cosmopolitan, Elle, Marie Claire, Woman, Mujer21, GQ, Max, Telva, Man edota Ragazza.

Katalunia eta Espainia telebistako saio ugaritan ere agertu izan da: Les 1000 i una (TV3), Las mañanas de Cuatro (Cuatro), Planeta Finito (laSexta), Celebrities (laSexta) edota El Club del Chiste (Antena 3).

1992an Miguel Bosé abeslariaren Si tú no vuelves bideoklipean agertu zen. 2010ean Águila Roja: la película filmean antzeztu zuen. El Periódico de Cataluña eta La Vanguardia egunkarietan nahiz Marie Claire aldizkarian zutabeak eta artikuluak idatzi izan ditu.

Hainbat urtetan Álex de la Nuez abeslariaren bikotekidea izan zen (Álex & Christina taldeko kide ohia), 2005ean Pablo izeneko semea izan zuten, baina 2008an banandu egin ziren. 2010tik aurrera Alex Corretja tenislari-ohiaren bikotekidea da.