Meridiano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bi meridianoren konbergentzia

Meridianoa (baita longitude-lerroak) Ipar Polo eta Hego Polo batzen duen asmatutako arkua da, longitude beraren puntu guztiak batuz. Meridiano batean duen leku baten kokapena latitudeak esaten digu. Meridiano bakoitzak paralelo guztiei perpendikularra da. Meridiano guztiek luzera bera dute, Lurraren diametroaren erdia, hau da, 20.003,93 km.

"Meridiano" latinezko meridies hitzetik dator, euskaraz "eguerdia"; eguzkiak meridiano bana eguerdian zeharkatzen dituenez, orduak ezberdintzeko erabiltzen da, horrela sortu ziren A.M. (ante meridiem) eta P.M. (post meridiem) kontzeptuak.

Lehen meridianoa eta Greenwich[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen meridianoa Greenwichen, Ingalaterran.

Nazioartean lehen meridianotzat hartzen den Greenwich meridianoaklongitudea finkatzen duenez, beste meridianoek bere angeluaz bereizten dira. Zirkulu batek 360 gradu dituenez, Greenwich meridianoaren beste aldeko meridianoa 180° longitudekoa da (eta antimeridianoa esaten zaio). Horrexegatik Greenwichetik mendebalderantz "Mendebaldeko hemisferioa" dago (0° eta 180° arteko mendebal-longitudea); ekialderantz ostera "Ekialdeko hemisferioa" dago (0° eta 180° arteko ekialde-longitudea.

Orduak finkatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meridianoa ordua finkatzeko erabiltzen da. Eguzki-ordua desberdina da meridiano bakoitzerako lurraren errotazioaren eraginez. Euskal Herrian jendea eguerdian bazkaltzeko prestatzen ari den unean, Moskukoek arratsaldeko lanari ekin diote, eta Pekinekoa lanaldia amaitu dute.

Greenwicheko meridianoa hartu zen zerotzat hartu zenean, antimeridianoa aukeratu zen eguna-aldaketarako. Horrela, mendebalderantz joz ordu-eremua ordu bat gutxiagokoa da, eta ekialderantz bat gehiagokoa, 180°ko meridionoan egun aldaketa gertatuz.

Ordu-eremuak meridianoaren arabera

Meridiano magnetikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meridiano magnetikoa Hego polo magnetikoa eta Ipar polo magnetikoa lotzen dituen alegiazko lerro bat da, eta Lurraren azalean zehar indar magnetikoaren lerroen osagai horizontal gisa irudika daiteke. Horren ondorioz, iparrorratz bat meridiano magnetikoarekiko paralelo agertuko da. Hala ere, iparrorratz bat ez da finko egongo meridiano magnetikoan, ekialdetik mendebalderako longitudea guztiz geodesikoa baita. Meridiano magnetikoaren eta egiazkoaren arteko angelua deklinazio magnetikoa da, oso garrantzitsua dena iparrorratzarekin nabigatzeko. Nabigatzaileek azimuta erabil zezaketen deklinazio magnetikoa neurtzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]