Gorpuzti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Corpus Christi» orritik birbideratua)
Gorpuztia
Bestaberri edo Gorpuztia, Armendaritzen ospatua.
Data
DataEaster + 60 days (en) Itzuli
2022Ekainaren 16
2023Ekainaren 8
2024Maiatzaren 30

Eliza katolikoan, Gorpuztia, Gorpuzti eguna, Corpusa edo Corpus eguna (latinez: Corpus Christi) Erromatar Eliza Katolikoaren, Ingalaterrako Elizaren eta mendebaldeko erritu ortodoxoaren jai bat da, Pazko ondorengo 60. egunean eukaristian Jesukristok duen presentzia ospatzen duena. Euskal Herrian Bestaberri izenarekin ere ospatzen da, bereziki Nafarroa Garaiko iparraldean eta Ipar Euskal Herrian; hor, esanahi erlijiosoaz gainera, elementu folkloriko nabariak biltzen ditu.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolsenako Korporalaren miraria 1263an gertatu eta urtebetera, Urbano IV.a aita santuak Corpus Christi jaia ezarri zuen ofizialki, Jaunaren Gorputzaren jaia alegia. Mirari hark hostiaren transubstantziazioa benetakoa zela zertifikatu zuen, Urbanoren bidali Tomas Akinokoak baieztatu zuenez: apaiz sinesgogor bati ostia zatitzen ari zela odol-isuri handi gertatu zitzaion ostiatik alderara Bolsena hirian, eta odol hark bustitako korporala erlikia gisa gordetzen da Orvieto hirian, Bolsenatik gertu dagoena, eta une hartan Tomas Akinokoaren eta Urbano IV.aren bizilekua zena[1].

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. «Eucharistic Miracle of Bolsena-Orvieto, Italy» www.therealpresence.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).