Berlin-Tegel aireportua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Berlin-Tegel
Berlin-Tegel
NAGE: TXL - NAZE: EDDT
Informazioa
Aireportu mota publikoa
Eragilea Berlin Airports
Hiria Berlin (Alemania)
Garaiera 121 m
Koordenatuak 52° 33' 40" I
13° 17' 22" E
Pistak
Norabidea Luzera (m) Gainazala
08L/26R
08R/26L
3.023
2.424
Asfaltoa
Asfaltoa
Estatistikak (2012)
Bidaiariak 18.164.023 %7,4

Berlin-Tegel aireportua (alemanez Flughafen Berlin-Tegel Otto Lilienthal) (NAZE: TXL, NAGE: EDDT) Berlingo Tegel barrutian kokaturiko aireportu internazionala da. Alemaniako hiriburuaren garrantzitsuena bidaiarien kopuruarekiko, 14 milioitik gora 2008an.

2013rako, Berlingo administrazioak aireportua ixteko asmoa du. 2008an, Berlin-Tempelhof aireportua itxi zuten eta Tegel ixten denean, Berlingo aire bitarteko trafiko guztia Berlin-Schönefeld aireportura bideratuko da. Orduan, Berlin-Brandenburg nazioarteko aireportua izena hartuko du.

Berlingo hirigunearekin (Berlin-Mitte) autobusez edo taxiz loturik dago, ez ordea, metro (U-Bahn) edo aldirietako trenez (S-Bahn).

2012an 18.164.023 pertsonek erabili zuten.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1909an sortu zuten Tegelgo aireportua, Von Zeppelin kondeak bere aireontziak bertan lurarrazi zituenean. 1937 arte, geroago Zeppelin deitu diren aireontziak, bidaiariak garraiatzeko erabili ohi ziren. Geroago, erregimen naziak erabili zituen Tegelgo lursailak kohete mota ezberdinak probatzeko.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, gaur egungo aireportu bat bezala funtzionatzen hasi zen. Tegelgo aireportua, eremu frantsesaren menpe geratu zen.

Aireportua funtzionalagoa egiteko, 1948an, ordu arteko Europa osoko pistarik luzeena eraiki zuten Tegelen, 2.400 metrokoa. 1960an, aireportuaren administrazioa, aginte zibilari bueltatu zitzaion. Ordura arte, aireportua armada frantsesaren basea izan zen.

Hasiera batean, Air France, British Airways eta Pan Am konpainiek zituzten Tegelen hegaldiak. Alemaniako konpainiek debekatuta zutelako aireportuetan lan egitea. Urte batzuk geroago, 1970an, gaur egun dituen instalakuntzak eraiki ziren. Hasiera batean, urtean 5 milioi bidaiarientzako egin ziren eta gaur egun, 14 milioi bidaiari ditu urtean. 1975an, Berlin-Tempelhof-eko aireportuko trafiko guztia Tegelera bideratu zen. Azken hau, Ameriketako Estatu Batutako base bezala geratuz. Alemaniako birbateratzearekin, konpainia alemanei debekua kendu eta operatzen hasi ziren, Lufthansa edo Air Berlinen kasu.

2011 izango da aireportu honen azken urtea, izan ere, Berlingo Udalak Schönefeld-eko aireportua handitu nahi du, hirigunetik urrun dagoelako. Handipen lanak 2011an bukatuko dira eta Tegelgo trafiko guztia Berlin-Brandenburg Nazioarteko Aireportu berrira bideratu da.

Airebide eta norakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lentoasema 673 right.svg Hegaldiak
  • airBaltic (Riga, Vilna)
  • Air Berlin (Alacant, Antalya, Arrecife, Bartzelona, Catania, Kopenhage, Corfu, Dalaman, Djerba, Faro, Fuerteventura, Funchal, Gotemburg, Kanaria Handia, Helsinki, Heraklion, Hurghada, Eivissa, Jerez, Kos, Londres-Stansted, Luxor, Mao, Malaga, Milan-Bergamo, Monastir, Mosku-Domodedovo, Napoli, Nuremberg, Palma, Rodas, Rimini, Erroma-Fiumicino, Samos, Sharm El-Sheikh, Santa Cruz Tenerifekoa, San Petersburgo, Stockholm-Arlanda, Hego Tenerife, Tesalonika, Westerland/Sylt, Viena, Zurich)
    • dba-k operatua (Kolonia/Bonn, Dusseldorf, Frankfurt, Karlsruhe, Münster, Munich, Nuremberg, Stuttgart)
  • Air Europa (Palma de Mallorca)
  • Air France (Paris-Charles de Gaulle)
  • Air Italy (Verona)
  • Air Malta (Malta)
  • Air One (Milan-Linate, Milan-Malpensa, Erroma-Fiumicino)
  • Alitalia (Erroma-Fiumicino)
  • Atlas Blue (Agadir)
  • Atlasjet (Adana, Ankara, Antalya, Erzurum, Istambul-Atatürk, Esmirna, Kayseri, Samsun)
  • Austrian Airlines (Viena)
  • Blue1 (Helsinki)
  • British Airways (Londres-Heathrow)
  • Bulgaria Air (Sofia)
  • Bulgarian Air Charter (Burgas, Varna)
Swiss Airlinesen hegazkin bat Tegel aireportuan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berlin-Tegel aireportua Aldatu lotura Wikidatan