Beñat Larregi
| Beñat Larregi | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donibane Lohizune, 1721 |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | euskara |
| Heriotza | ? ( urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | apaiz katolikoa, idazlea eta itzultzailea |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Beñat[1] edo Bernard Larregi[2] XVIII. mendeko euskal idazle eta apaiz lapurtarra izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ama Mari Haraneder Beltzuntze familiakoa zuen[3]. Teologian doktore eta 1745ean apaiz ordenatua, 1764an Donibane Lohizuneko Ursulinen komentukoen erremusinaria zen.
Uztaritze, Basusarri eta Aiherrako erretore izan zen[4]. Azken herri honetan zegoelarik, Frantziako Iraultzaren harira Hego Euskal Herrira ihes egin zuen 1793an.
1773an Larresoroko seminarioa sortu zen eta Martin Duhalde eta Jean Robin bezala hago irakasle izan zen[5]..
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]M. de Royaumonten Biblia euskaratu zuen; Testament Çaharreco eta Berrico Historioa izenburupean bi aletan idatzi zuen. Pierre Laffiteren ustez, berak idatzia izan daitezke D'Estaing Jaun Contearen Laudorioac eta Cantico izpiritualac (1763) liburuak.
- Testament Çaharreco Historioa (1775, Fauver Duharte )
- Testament Berrico Historioa (1777, Fauver Duharte)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskera, XLIX, 2004, Euskaltzaindia; ikus 860.or.
- ↑ Frantsestutako grafian Bernard Larréguy.
- ↑ Emile Larre jaunaren mintzaldia, Euskera, XXI alea, Euskaltzaindia, 1976.
- ↑ Erreferentzia[Betiko hautsitako esteka] webgune honetan.
- ↑ Aproximación crítica a la enseñanza de la literatura vasca[Betiko hautsitako esteka], Patri Urkizu.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Beñat Larregi», Literaturaren Zubitegia.
- (Gaztelaniaz) «Larregi», Auñamendi Eusko Entziklopedia.