Aiherra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aiherra
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Belzunce-chateau.jpg
Beltzuntzeko gaztelua.

Aiherra armarria

Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania-Limousin-Poitou-Charentes
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Barrutia Baiona
Kantonamendua Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Ayherre
Auzapeza Jean-Paul Bazterretxe (2008-2014)
Posta kodea 64240
INSEE kodea 64086
Herritarra aihertar
Kokapena
Koordenatuak 43° 23′ 32″ N, 1° 15′ 15″ W / 43.392222222222°N,1.2541666666667°W / 43.392222222222; -1.2541666666667Koordenatuak: 43° 23′ 32″ N, 1° 15′ 15″ W / 43.392222222222°N,1.2541666666667°W / 43.392222222222; -1.2541666666667
Aiherra hemen kokatua: Nafarroa Beherea
Aiherra
Aiherra
Aiherra (Nafarroa Beherea)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 27,65 km2
Garaiera 20-465 metro
Demografia
Biztanleria 952 biztanle
Dentsitatea 34,43 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 16,55
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 44,84
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 78,59 (2011)
Genero desoreka[1] % 0,04 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 4,38 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 17,28 (2010)
Euskararen erabilera %  1,76 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1450. urtea


Aiherra Nafarroa Beherearen ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Arberoa eskualdean kokatua. Zenbait gaztelu zahar edo gotorleku protohistoriko daude bertan, bai eta Beltzuntzeko gaztelua ere.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abarratea mendia

Abarratea mendia (342 m) Aiherra eta Izturitze artean dago kokaturik. Udalerriko lurretatik igarotzen dira Harana eta Arberoa ibaiak.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hardoiko benta
  • Zokoa
  • Zokoko eliza
  • Ahontzeko eliza
  • Apahiri
  • Bizkardegi
  • Herketa
  • Uratz
  • Haindea
  • Hergaitz
  • Bildarraitz

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1450eko martxoaren 18an [2] Beltzuntzeko gazteluan sinaturiko bake itunaren ondorioz, Lapurdi Frantziako erresumaren menpe geratu zen, herrialdean ingelesen eraginari amaiera emanez. Egun hartan, ordezkari lapurtarrek euren menekotasuna zindu zuten eta urrezko 2000 ezkutu ordaindu ostean -hamar bahituren atxikitzearen bidez bermaturik- euren pribilegioak mantendu ahal izan zituzten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da. Gainera, Lauak sozietateak (industria aeronautiko eta espaziala) Aiherran dago kokaturik. Horrez gain, Harana ibaian dagoen Huhagun errota, XIX. mendekoa, zentral hidroelektrikoa gaur egun.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
1.410 1.502 1.500 1.454 1.513 1.522 1.607 1.731 1.671
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
1.619 1.507 1.505 1.508 1.490 1.392 1.244 1.157 1.153
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
1.193 1.161 1.127 1.028 951 952 1.027 969 854
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2005 - -
842 810 765 812 791 841 955 - -

2005eko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aiherrako eliza.
  • Forte protohistorikoak[3] Abarratea mendian.
  • Beltzuntzeko gaztelua[4], XIII, XIV eta XVI. mendeetako aztarnak dituelarik.
  • Done Petri parrokia[5] Erdi Aroaren amaieran izan zen eraikia. XVII. mendean handiagotua izan zen eta ondoren, 1910 eta 1911. urteetan, berriztatze sakonak izan zituen; litekeena da kanpandorrea orduan berreraikia izana.

Herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984an herriko talde batek Antzuola (Gipuzkoa) udalerriarekin senidetze harremana finkatu zuen.

Aihertar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Beñat Larregi (1721-?) idazle eta apaizak ama Beltzuntze familiakoa zuen eta herriko erretorea izan zen.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aiherra Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa