Edukira joan

Bi eta bat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bi eta bat
Jatorria
IzenburuaBi eta bat
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoaSitcoma
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Eneko Olasagasti
Carlos Zabala

Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1
Hasiera-data1991
Amaiera-data1993
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAmara
IMDB: tt0370108 Edit the value on Wikidata
kronologia
Bi eta bat Bi eta bat

Bi eta bat Euskal Telebistak sortutako umorezko telesaila da. Joselontxo, Idoia eta Jaioneren gorabeherek ederki konektatu zuten euskal ikus-entzuleekin. 26 atal izan zituen sitcom-ak.[1]

Kanpo irudien arabera, protagonistak bizi ziren apartamentua nahiz kaleko taberna Donostiako Amara auzoko Easo plazan zeuden. Garai hartan nazioartean egiten ziren sitcom-ak izan ziren inspirazioa (Cheers, The Golden Girls, Night Court...). [1]

Zuzendariak Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala zituen.

Bere argumentu nagusia Man about the house britainiar telesaila edota Three's company telesail estatubatuarrena parekoa da.

Donostia, bi neska, Idoia (Elena Irureta) eta Jaione (Ane Gabarain), eta mutil bat, Joselontxo (Jose Ramon Soroiz) Goierri eskualdeko herri batetik hiriburura etorri berri den mutil xaloa, Amara auzoko apartamentu berean bizitzen jarri dira. Etxe barruko elkarbizitza eta kanpoaldetik etorritako bisitariek hainbat istorio eta gorabehera sortuko dituzte. Hala ere, telesailaren gag-ek ez dute aipatutako bi telesailek zuten zentzu sexual garbia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Urkizu, Urtzi. «'Bi eta bat' eta beste hainbat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]