Arantxa Gurmendi
Arantxa Gurmendi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Arantxa Gurmendi Olabiaga |
Jaiotza | Donostia, 1944ko azaroaren 3a (78 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Antton Elosegi Aldasoro |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
![]() ![]() |
Arantxa Gurmendi Olabiaga (Donostia, 1944ko azaroaren 3a - ) gipuzkoar aktorea da. Antzerkian, telebistan zein zineman ibilbide oparoa gauzaturikoa, Goenkale telesailaren aktore zuzendaria izan zen, baita zenbait dokumentalen zuzendaria ere.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donostiako Parte Zaharreakoa da, Kanpandegi auzoan jaioa. Gurasoak ere donostiarrak zituen. Aitak aparatu elektronikoak konpontzen zituen, eta zinema aretoetako filmen banaketaz ere arduratzen zen. Amak antzerkia egin zuen gaztetan. Arantxa-eta bost senide ziren. Elbira Zipitria izan zuen andereño, isilpeko ikastolan.[1] Gerora mojetan ikasi zuen, eta Arantxa Urretabizkaia izan zuen ikaskide, besteak beste.
Jarrai antzerki taldean ibili zen gaztetan, Ez Dok Amairu taldeko dinamizatzaileetako bat izan zen eta baita Bihurriak rock taldeko partaide ere. Gurmendi anai-arrebek -bi neska eta bi mutil- osatzen zuten laukotea, eta ye-ye musika euskaraz kantatzen zuten. Arantxa Gurmendik, Zeruko Argian ‘Gazte naiz’ sailean idazten zuen, eta Londresen barrena ibilia zenez ye-ye musikaren defendatzailea zen.[2] Batez ere turismo gidari gisa egin du lana. Frantzian egon zen errefuxiatuta urte batzuetan. Bueltan, antzerkia ikasi zuen Eusko Jaurlaritzak sortutako Antzerti eskolan. Antzerkian, telebistan eta zineman jardun du aktore lanetan. Bere paperik ezagunena Goenkaleko Hortentsirena izan da. Goenkale telesailean aktore zuzendari ere izan da. Gainera, hainbat dokumental zuzendu ditu.[3][4][5] Antton Elosegirekin ezkonduta dago eta seme bat du.[1] Lilatoia emakume lasterketaren bultzatzaileetako bat izan zen.[6]
2008an gidoiak gogoratzeko zailtasunak izaten hasi zen,[8] eta 2010ean Alzheimer gaixotasuna diagnostikatu zioten.[9][10] Alzheimerra dutenen Senitartekoen, Lagunen eta Pertsonen beren Gipuzkoako Elkarteko (AFAGI) kidea da, eta zenbait kanpainatan parte hartu izan du.[11][12] Antton Elosegi senarrarekin ere, bion artean landu dute sozialki gaixotasun horri nola aurre egin behar zaion.[13][14]
Filmagintza[15][aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euskolegas (2009)
- Mi querido Klikowsky (2008)
- Desaparecida (2007)
- Mihiluze (2006) (epaimahaiko kidea)
- Cuéntame (2005-2007)
- Etxera (film laburra, 2004)
- Goenkale (1994)
- Bi eta bat (1991)
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «Gurmendi Olabiaga, Arantxa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
- ↑ (pdf) Ez Dok Amairuren hitzaurre izan zen jaialdia. .
- ↑ «Emakumeak plazan» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
- ↑ «25 lagunek ikusi zuten ‘Emakumeak plazan’ dokumentala - Bortziriak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
- ↑ «Basamortuko irribarreak» Arabako SEADen Lagunen Elkartea - Asociación de Amigas y Amigos de la RASD de Álava (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
- ↑ marta. Arantxa Gurmendi: “Dena kontrolatuta izango banu, emakume mekaniko bat sentituko nintzateke” | euskaljakintza. (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
- ↑ .
- ↑ (Gaztelaniaz) ««Me sentía segura con los guiones hasta que dejé de retener frases»» El Diario Vasco 2014-09-21 (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gurmendi: 'El alzheimer reduce la capacidad para cumplir tus sueños'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
- ↑ Engineering, AKTING. » Arantxa Gurmendi: “Jendeak gaixo bezala ikusten zaitu eta ez zait gustatzen” - Info7 Irratia. (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Osakidetza. (2016T10:07). «La actriz Arantxa Gurmendi, enferma de Alzheimer desde hace años, colabora con #EiTBMaratoia dedicado a las enfermedades neurodegenerativaspic.twitter.com/c6rX5dYUsV» @osakidetzaEJGV (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
- ↑ «Arantza Gurmendi: 'Sentitzen zara baztertuta'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
- ↑ Iraola, Arantxa. ««Buru argia izan dugu gai horien inguruan: biok»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
- ↑ Iraola, Arantxa. ««Baliabideak behar dira, eta familia bat atzetik»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
- ↑ «Euskal Aktoreen Batasuna - Actores Vascos» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).[Betiko hautsitako esteka]