Bilboko Okupazio Mugimendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bilboko Okupazio Mugimendua Bilboko auzoetako gaztetxe eta gazte asanbladen kordinadorak osatzen dute. Sistema kapitalistatik urrun, okupazioa eta autogestioaren bidez, auzoetako errealitate soziala aldatzeko izaera iraultzaile batekin lan egin nahi duten talde gazteak eta ez hain gazteak dira. Bilboaldeko Okupen sarea Etxebizitza Okupen asanblada da. Beraien arteko elkar laguntza eta ideien trukea sustatzeko sortu zen.

Bilboko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen kordinadorak Bilboko gazteen eta auzoen beharrak asetzeko sortutako gazteen asanbladak dira. Bakoitzak bere autonomia eta funtzionatzeko erak dituzte, baina guztiak batera koodinatzen dira.

Bilboko Okupazio Mugimendukoekin harremanetan jartzeko, bomokupazioa@gmail.com helbidera idatzi.

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira BOM-eko partaideak: Zazpikatu Gaztetxea (7katugaztetxea@7katugazteatxea.com), Zorrotzako Gaztetxea, Olabeagako Gazte Asanblada (olabeagako-g.a.@hotmail.com), Izar Beltz Ateneoa (ateneo@izarbeltz.org), Kukutza III Gaztetxea (kukutza@gmail.com), Otxarkoagako Gazte Lokala, Iralako Gazte Lokala, Deustuko Gazte Lokala (deustukogazteasanblada@gmail.com), Santutxuko Gaztetxea, Uribarriko Gazte Asanblada (uribarripiztu@gmail.com), Arangoitiko Gazte Asanblada (arangoitikoga@gmail.com), Bilbiko Gazte Asanblada eta Saniko Gazte Asanblada alde batetik, eta Bilboko Okupazio Bulegoa, Bilboaldeko Okupen Sarea eta Komantxe Konpartsa, bestetik.

Bilboko Okupazio Bulegoa Etxebizitzen Okupazioari bideratutako proiektua da. Aholkularitza zerbitzua, abokatuak... eskeintzen ditu. Ostiral arratsaldetan irekitzen ditu ateak Bilboko Alde Zaharrean (Pelota kalea, 5) 18:00etatik 20:00ak arte. Okupazio bulegoarekin harremanetan jarri nahi ezkero, info@okupaziobulegoa.org helbidera idatzi diezaiokezue.

Komantxe Konpartsa, aldiz, Bilboko jai herrikoiak bultzatzeaz, Bilboko Okupazioren mezua zabaltzeaz eta parte hartzeaz arduratzen den adarra da. 90 konpartsero baino gehiago dituen konpartsa hau 2009an jarri zen martxan. Hauekin harremanetan jartzeko erabili komantxekonpartsa@gmail.com helbidea.

Ikastaroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste hainbat ekintzen, mintzaldien etb-en artean, BOM-eko partaideek hurrengo ikastaro eta aktibitateak proposatzen dituzte astean zehar:

Antolatzailea Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Egunero
Arangoitiko Gazte Asanblada 19:00tan, Batukada X X X X X X
Kukutza III Gaztetxea 14:00tan kontorsioa, 17:00tan dantza garaikidea, 19:00tan Brasileko perkusioa eta 20:00tan Afrikar dantza 19:00tan flamenkoa (I) eta 20:30tan berriz (II) 17:30tan umeentzako zirku tailerra eta 19:30tan perkusioa Mamiki batukadarekin 19:00tan adierazpen tailerra eta aikido 12:30tan flamenko III, 13:00tan kontorsioa, 13:30tan jantoki vegeta, 15:30tan malgutasun tailerra, 16:30tan ballet klasikoa eta 18:00tan tailer grafikoa Hatentado Bisual-ekin X 17:00tan Rokodromoa, elkargunea, bulderra, entsegu lokala, liburutegia, Hartu Nahi Duzuna
Deustuko Gazte Lokala 20:00tan txalaparta tailerra 20:00tan eskulanak 18:00tan Gitarra tailerra eta 20:00tan alboka tailerra 18:00tan Baratz eta elikadura autogestionatu tailerrak eta 20:00tan Ostegun Soziala (mahi jokoak, eurokaña eta zineforua) X X X
Zazpi Katu Gaztetxea X X 17:00tan kaxoi tailerra eta 18:00tan txalaparta tailerra 19:00tan pandero ikastaroa eta Ostegun Kulturalak (antzerkiak, jai tematikoak, bertso-hop, jam-session...) X X X
Izar Beltz Ateneoa X X X X Bi astero, 18:00tan, kafeta (pintxo beganoak, kantautoreak, tailerrak eta aktibitateak) 14:30tan Jantoki Beganoa Liburutegia

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]