Billao
- Artikulu hau Bizkaiko uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Billano (argipena)».
| Billao | |
|---|---|
| Mota | uhartea |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°26′N 2°56′W / 43.44°N 2.94°W |
| UTC ordua | UTC+01:00 |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Biztanle entitate bakar | Uribe Kosta |
| Udalerria | Gorliz |
| Ur-gorputza | Bizkaiko golkoa |
Billao[1] Gorlizko uhartea da, Billao edo Legorrarri izeneko lurmuturraren aurrean kokatuta.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz «Herensugea» du ezizena, ur azpitik ur azalera datorren piztia erraldoiaren itxura omen daukalako[2].
Gaztelaniaz, berriz, Isla del Fraile (euskaraz: «Fraidearen uhartea») ere izan du izena, txanoz estalitako fraide batzuen itxura duelako.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharte babesgabeak 1,8 ha besterik ez ditu. Apenas ez du landarerik, belarra baino ez. Legorrarriren ingurumarian, Gorlizko itsasargia ez ezik, oraindik kanoi bat duen bunkerra ere badago.[3]

Bilboaldeko LPPek “Fauna eta Flora Interes Handiko Lekua” izendatu zuen uhartea[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Euskal Herriko uharteak | ||
|---|---|---|
|
Aketxe • Amuitz • Bedua • Berens • Billao • Dunbarriak • Galera • Gaztelugatxe • Hirukanale • Izaro • Konpantzia | ||
