Bingo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kartoi bi dituen jokalari bat.

Bingoa dirua irabazteko asmotan egiten den jokoa da. Kartoi laukidun batean zenbakiak direla, zoriz ateratzen diren zenbakien arabera laukiak estaliz, kartoia lehenengo betetzen duenak irabazten du jokoa, eta hala dirua jasotzen.[1] Bere jatorria ez da guztiz ezaguna baina baliteke XVI. mendekoa izatea. Bi aldaera nagusiak ditu: 75 eta 90 bolakoa.

Bingoaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria batzuen ustez, zorizko joko ezagun honen jatorria erromatar kulturaren garaiakoa da. Beste batzuek, berriz, antzinako Italiarekin lotzen dute XVI. mendean.

Joko honen historia, antzinako garaietako hainbat herrixka, hiri eta gizarteko beste estamentu batzuei zerga ospetsuak kobratzen zizkieten barbaroen eta pribilegiatuen garaikoa da.

Jolasa, oro har, ontzi batean potentzia desberdinetako herrixkak zenbakiekin irudikatzen zituzten bolak zeuden. Zaldunek eta soldaduek, asmatutakoaren arabera, urrea, zilarra, mineralak, bitxiak eta beste objektu baliotsu batzuk kobratzen zituzten. Irabazitako balioak hainbat gauzetarako erabiltzen zituzten: eraikuntzarako, armadak elikatzeko eta gatazkak eta konkistak borrokatzeko.

Urteak pasa ahala, dibertsioarekin eta beste joko diziplina batzuekin lotzen hasi zen, hala nola, dadoekin, karta-sortekin eta orain milioika jokalari eta apustuzale dibertitzen dituzten beste joko batzuekin.

1800. hamarkadan bingoa berehala hedatu zen Europa osoan.

Nola jokatzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bingo-jokoak bonbo batean zenbakidun bolak ditu, baita usazko zenbaki inprimatuak dituzten kartoiak eta errotuladoreak zenbakiak ezabatzeko ere. Partida bat, bolak ausaz bonbotik atera eta ateratzen den zenbakia abestean datza. Jokalariek hainbat kartoi dauzkate eta kutxazainak (bolak ateratzeaz arduratzen den pertsonak) zenbakia abesten duenean, jokalariek zenbakia izatekotan, kartoitik ezabatuko dute . Kartoi batean lerro horizontal bat osatzean, jokalariak "linea" abestu beharko du eta kartoien salmentarekin bildutako guztiaren ehuneko txiki bat eramango du. Jokalari batek bere kartoiko zenbaki guztiak ezabatzen dituenean, "bingo" oihukatu beharko du, eta partidako irabazle bihurtuko da. Sari gisa bildutako dirua irabaziko du.

Elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bingo-jokoan ezinbesteko elementuak behar dira:

Erauzketa-makinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]