Gaizki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ongia eta gaizkia.

Filosofian, gaizki edo gaitza munduko gertaerak eta ekintzak kategorizatzeko erabilitako hitza da. Definizio anitz eta eztabaidatsua duen kontzeptua da: sentikorra den izaki bizidun bati kaltea eta mina eragiten diona izan daiteke, baina baita ere bizitzeko aukerak murriztu edo kentzea, moralaz onartzen ez dena eta ongiaren absentzia edo eza.[1] Zentzu zabalean, desiragarriak ez diren ondorioak eragiten dituen hura da, eta hala gaitz naturalak, zabartasunaren ondorio ez direnean, istripu edo hondamen naturalen kasuan esaterako; eta gaitz moralak, agente moralen onginahirik gabeko eta maltzurkeriazko jokabideek zuzenean eragiten dutena.[2]

Platonismoren ikuspuntutik Gaizkia ez da Ongia ideiaren parte. Platonen ustez ideiak perfektoak eta positiboak dira, beraz, txarra den guztia mundu sentiberaren partea da.[erreferentzia behar]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «The Evidencial Problem of Evil» Internet Enciclopedia of Philosophy.
  2. (Ingelesez) «The Concept of Evil» plato.stanford.edu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]