Bitarte (musika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Do-do zortzidun bat.

Bitartea bi soinu edo notaren arteko altuera-tartea da. Delako tarteak izendatzeko, hartzen dituen noten kopurua hartzen da lehenik kontuan (direlako bi notak barne hartuta); horretara, bitartea biduna, hiruduna, lauduna, bostuna, seiduna, zazpiduna, zortziduna eta abar izan daiteke. Horietako bakoitzaren barnean ere, bitarteak tonu- eta tonuerdi-kopuruaren arabera bereizten dira (esaterako, gehitu, maior, justu, minor, gutxitu...). Elkarren segidan dauden bi soinuren artekoari bitarte melodiko deritzo, eta aldibereko bi soinuren artekoari, bitarte harmoniko.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]