Zuri (musika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bi zuri eta zuri isiltasun bat erakusten dituen pentagrama

Zuria musikan biribil baten erdia irauten duen musika irudia da. Musika irudi guztiek bezala, zuriak ere badu bere iraupen bereko isiltasun bat. Gainetik pentagramako hirugarren lerroari erantsitako laukiluze bat da.

Esan bezala, zuriak beltz baten iraupen bikoitza edo biribil baten iraupen erdia adierazten du. Puntutxoa gehituz gero, bere ohiko balioa eta beste erdi bat iraungo du, hau da, hiru beltz.

2/4 konpas batean, zuriak bi denbora (bi beltz) irauten du, 2/2ko batean bat eta 2/1ekoan denbora erdi. Gainontzeko notak bezala, pentagrametan balio erlatibo batekin erabiltzen da. Jarraian duen balio handiagoko musika irudia biribila da, lau beltz irauten duena, eta honen ondoren karratua dator, zortzi beltz irauten duena eta ia erabiltzen ez dena.

Zuria ez da erabiltzen ohi konpas hirutarretan.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]