Ligatura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ligatura.

Ligatura pentagraman nota batzuk elkartuz idazten den lerro kurbatua da. Funtzio desberdinak ditu: altuera bereko bi nota (edo gehiago) burutik burura lotuz, denak nota bakartzat hartu behar direla adierazten du, eta lehen notaren balioa handiagotzeko erabiltzen da; nota batzuen gainetik idatzita, denak era jarraian jo behar direla edo espresio aldetik esaldia osatzen dutela adierazten du.[1] Adibidez, beltz bat zuri batekin ligatzean zuri puntudun baten balioa du.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Ligatura, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=ligatura .
  2.   Alberto Moralejo, Remedios, Ligadura, Espainiako Kultura Ministerioa, http://www.educacion.gob.es/exterior/centros/iejrj/es/departamentos/ligaduras.pdf .
Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.