Garrapatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garrapatea baten irudikapena.
Garrapatea isiltasunaren irudikapena

Garrapatea musikan biribil baten ehun eta hogeitazortzirena irauten duen musika irudi bat da. Fusaerdi baten erdia da.

Plikatik bost kortxete edo neuma irtetzen zaizkio, eta neuma horiek dituzten gainontzeko musika irudiak bezala, zenbait garrapatea bata bestetik gertu eta konpas berean daudenean, neumak bost lerro paraleloren bidez elkartu egiten dira.

Barrokoko musikan erabili zen, baina interpretatzeko zaila zenez, musika idazterakoan erabiltzeari utzi zitzaion. Horren ordez, konposatzaileek euren lanen tempoak bikoiztu eta, garrapateen ordez, erdikortxe irakurterrazagoak erabili zituzten. Garrapateaerdi izeneko musika irudia ere badago, garrapatearen erdia dirauena, biribil baten berrehun eta berrogeitamaseirena, beraz.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]