Bizarraren gaineko zerga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizarren gaineko zerga ordaindu zela zioen txanpona
Bizarren gaineko zergaren bigarren ziurtagiri mota

Bizarraren gaineko zerga historian zehar bizarra luze uzten zuten gizonei ezarritako zergaren izena da.

Errusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1698an Petri I.a Errusiakoak bizarraren gaineko zerga ezarri zuen Errusia Mendebaldeko Europako eredurantz eramateko. Bizarren debekua ezarri nahian tsarrak bizarra eduki eta zerga ordaintzen ez zutenen bizarra mozte publiko derrigorrezkoa ezarri zuen[1]. Bizarrik gabe ibiltzea ohikoa zen Errrusian, erlijioaren aitzakipean gizon gehienek bizarra zeramatelako. Zerga bizardunaren araberakoa zen: Inperioarekin lotutako funtzionarioek, militarrek edo gobernukideek 60 rublo ordaindu behar zituzten urtero; merkatari aberatsek urtero 100 rublo ordaindu behar zituzte, eta herrietako merkatariek 60 rublo; Moskuko herritarrek 30 rublo ordaindu behar zituzten urtean; nekazariek ez zuten zerga zuzenean ordaintzen, baina bi kopek-erdi ordaindu behar zituzten hiri batean sartzen ziren bakoitzean[2].

Zerga ordaintzen zutenek "bizar txanpon" bat eraman behar zuten (errusieraz: Бородовой знак). Kobre edo zilarrezko txanpon bat zen, aurpegi baten behealdea erakusten zuena, sudur, aho, bibote eta bizarrarekin. 1772an dekretua bertan behera utzi zen[3] arte hainbat bertsio ekoiztu zituen estatuak. Bertsiorik ohikoena borobila zen eta "dirua hartu da" inskripzioa zuen bertan (ДЕНГИ ВЗѦТЫ) eta beste aldean alfabeto zirilikoan data (҂АѰЕ ГОДѸ, "1705 urtea"). 1725an bertsio ronboide bat ekoiztu zuten, "bizarraren gaineko zerga jasota" inksripzioarekin (СБОРОДЫ ПОШЛИНА ВЗЯТА). Kanpoan "Bizarra zama ez-funtsezkoa da" inskripzioa zuen.

Ingalaterra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1535an Henrike VIII.a Ingalaterrakoak, bizarduna zena, bizarren gaineko zerga ezarri zuen. Zerga hau graduala zen, bizardunaren posizio sozialaren araberakoa. Bere alaba Elisabet I.a Ingalaterrakoak zerga berrezarri zuen, bi asteko hazkuntza zuen edozein bizardun zergapetuz. Hala ere ez zen ezarri modu sistematikoan. Gaur egun ez dago artxiborik esaten duena zerga hori noizbait ordaindu zela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]