Edukira joan

Boroako zentral termikoa

Koordenatuak: 43°14′05″N 2°45′00″W / 43.2347°N 2.7499°W / 43.2347; -2.7499
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkaia Energia» orritik birbideratua)
Boroako zentral termikoa
Boroako zentral termikoa alboz ikusia
Boroako zentral termikoa is located in Euskal Herria
Boroako zentral termikoa
Informazio orokorra
Koordenatuak43°14′05″N 2°45′00″W / 43.2347°N 2.7499°W / 43.2347; -2.7499
UdalerriaZornotza
 Euskal Herria
Energia motaZentral termikoa
JabeaElectricity Supply Board eta Osaka Gas
EragileaBizkaia Energia S.L.
Eraikitze urtea2000
Martxan jartzea2005
Potentzia
Kapazitatea755 MW
Funtzionamendua
EgoeraMartxan
Talde kopurua2x1
Ziklo konbinatuaBai
ErregaiaGas naturala

Boroako zentral termikoa Bizkaia Energia S.L. enpresak Zornotza udalerriko Boroa auzoan kudeatzen duen zentral termoelektrikoa da. Zornotzako herrigunetik 2,5 kilometrora dago, A-8 autobidearen ondoan eraikitako industrialde berrian. 2000n eraiki eta 2005ean jarri zen martxan.

Zentrala 2x1 konposiziodun taldeek osatzen dute, General Electric MS 209FA motatako bi gas turbina, eta Alstom motatako lurrun turbina bakarrarekin, eta guztira 755 MWeko instalaturiko potentzia batzen dute. Bestalde, 60 metroko bi tximinia ditu. Ziklo konbinatua da eta erregaia gas naturala da.

Bizkaia Energia S.L. Bilbon sortu zen 1998an, Electricity Supply Board (ESB) enpresa irlandarraren eskutik. Helburua Boroako zentral termikoa eraiki eta ustiatzea zen. Eraikitze proiektuak Zornotzako auzokideen aurkako iritzia jaso zuen, eta zentralaren kontrako herri-mugimenduak sortu ziren.[1] 2002ko apirilaren 14an zentralari buruz herritarren iritzia jasotzeko bozketa egin zen, zeinean 5.445 lagunek parte hartu baitzuen. Horietatik 5.352k zentralaren eraikuntzaren kontra bozkatu zuten, eta 53k alde, 19 boto zuri eta 21 baliogabe ere izan zirelarik.[2]

Auzokoen kontrako iritzia nagusia bazen ere, lanek aurrera egin zuten, eta 2004an Osaka Gas japoniar enpresa Bizkaia Energia S.L.ren kapitalean sartu zen, %50a erosiz.

2005eko uztailaren 12an, martxan jarri aurretik, ETAk lau lehergailu jarri zituen zentralaren inguruetan, kalte material txikiak sortuz. Urte bereko urriaren 19an zentrala inauguratu zuen Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, nahiz eta lantegiak hilabete batzuk lehenago elektrizitatea ekoizten hasi zuen.

2006ko datuen arabera, zentralak Euskal Autonomia Erkidegoaren elektrizitate eskakizunaren %20 inguru ekoizten du.

  • Electricity Supply Board, ESB (%50)
  • Osaka Gas (%50)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.