Bizkaitarra (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bizkaitarra: Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra (lehen aldia)
Bizkaitarra: Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra (lehen aldia)
Mota
Lehen zenbakia 1893ko ekainaren 8a
Azken zenbakia 1895ko irailaren 5a
Banatze lurraldea  Euskal Herria
Argitaratze hiria Bilbo
Ideologia politikoa EAJ
Hizkuntza euskara eta gaztelania
Ale kopurua 32
Ale kopurua 1.500
Kolorea zuri-beltza
Sortzailea Sabin Arana
Zuzendaria Sabin Arana
Erredaktore nabarmenak Engrazio Aranzadi, "Kizkitza"
w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPPrensaHistoricaWEB/buscar.do?amicus=40199&hizkuntza=eu
Bizkaitarra: Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra (bigarren aldia)
Mota
Lehen zenbakia 1909ko urtarrilaren 2a
Azken zenbakia 1913ko urtarrilaren 25a
Banatze lurraldea  Euskal Herria
Argitaratze hiria Bilbo
Ideologia politikoa EAJ
Hizkuntza euskara eta gaztelania
Maiztasuna astekaria
Ale kopurua 215
Kolorea zuri-beltza
Erredaktore nabarmenak Bizkai Buru Batzar
ISSN 9937-9716
hdl.handle.net/10357/2931
Bizkaitarra: Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra (hirugarren aldia)
Mota
Lehen zenbakia 1916
Azken zenbakia 1919?
Banatze lurraldea  Euskal Herria
Argitaratze hiria Bilbo
Ideologia politikoa EAJ
Hizkuntza euskara eta gaztelania
Maiztasuna astekaria
Salneurria Bilbon, 2,25 pezeta seihilabeteko harpidetza eta 4,50 peseta urteko harpidetza

5,00 pezeta urteko harpidetza Bilbotik kanpo (1916)

Kolorea zuri-beltza
Erredaktore nabarmenak Euzkeldun Batzokija
Bizkattarra: Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra (laugarren aldia)
Mota
Lehen zenbakia 1930
Azken zenbakia 1936
Banatze lurraldea  Euskal Herria
Argitaratze hiria Bilbo
Ideologia politikoa EAJ
Hizkuntza euskara eta gaztelania
Maiztasuna astekaria
Salneurria 10 zentimo (1930)
Kolorea zuri-beltza
hdl.handle.net/10357/2961

Bizkaitarra Sabin Aranak argitaratutako aldizkaria izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1893ko ekainaren 8an atera zuen lehendabizikoz. Sabin Aranaren lehendabiziko asmoa orri bakarrekoa izan zedila omen bazen ere, 5. aletik aurrera, 1894ko urtarrilaren 29an argitaratua, hilabetekari bihurtu zen. Gero hamabostaldikari eta batzuetan astekaria ere izan zen.

1895eko irailaren 5ean giltza eman arte, 32 ale argitaratu zituzten, batez besteko 1.500 tirada izanik. Emaitza hori ezin hobea zen abertzaletasun hasiberriarentzat.

Sabin Arana egunkariaren idazle, sortzaile, jabe eta zuzendaria izan zen. Izan ere, Bizkaitarraren artikulu gehienak Sabin Aranak eginak ziren. Artikulu hauek zirela eta Sabin Aranak salaketa, epai, isan eta kartzela jasan zituen.

Bizkaitarraren ale guztiak Bilboko Sebastian Amorrortu inprimategian argitaratu zituzten. Grafia ez zen Sabin Aranakoa eta "rr" erabili zuten "ŕ"-ren ordez, Baserritarra bezalako egunkarietan gertatu ez zena.

Bizkaitarra berriro 1909 eta 1913, 1916 eta 1919, 1930 eta 1931 eta 1936an argitaratu zuten.

1895ean Engrazio Aranzadi "Kizkitza"k, Baso-jaun ezizena erabiliz, "La invasión maketa en Gipuzcoa" artikulua argitaratu eta bazterrean Artxanda hitza agertu zen; Bizkaiko Gobernadoreak bere buruaz ari zirela ulertu eta Sabin Aranari eskatu zion idazlearen izena. Honek ezetz eta egunkaria itxi ez ezik lau hilabete eman zituen Bilboko Larrinaga espetxean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]