Engrazio Arantzadi
Engrazio Arantzadi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1873ko apirilaren 16a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Bilbo, 1937ko otsailaren 12a (63 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Eskolapioen ikastetxea |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta idazlea |
Izengoitia(k) | Kizkitza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa |
Euzko Alderdi Jeltzalea Comunión Nacionalista Vasca |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 387 |
Engrazio Arantzadi Etxeberria, ezizenez Kizkitza (Donostia, Gipuzkoa, 1873ko apirilaren 16a - Bilbo, Bizkaia, 1937ko otsailaren 12a) euskal herritar politikari jeltzalea eta idazlea izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen eta bigarren mailako ikasketak Tolosako eskolapioetan egin ondoren, Zuzenbidea eta Filosofia eta Letrak burutu zituen, Salamancan eta Deustun hurrenez hurren. Donostiako Diputazioan lan egin zuen. Politikan integrista zen, baina Sabin Arana ezagutu ondoren nazionalismoaren bultzatzaile sutsuenetako bat izan zen Gipuzkoan. Bizkaitarra aldizkarian argitaratu zuen artikulu batengatik Hendaiara alde egin behar izan zuen, bere ideia abertzalek zirela eta, lehen errefuxiatu bihurturik. Sabino hil ondoren alderdiaren eta eliz agintarien arteko tirabirak izan ziren eta Arantzadi —fraide beneditarra— eskumikatu egin zuten denbora labur batez. 1927ra arte Bilboko Euzkadi egunkari abertzalearen zuzendaria izan zen, «Kizkitza» izengoitiz sinatuz. Mugimendu abertzalea Europako joera politikoetara irekitzen saiatu zen (irlandar, txekiar, kroaziar eta abarrekin harremanetan jarririk).
Bere libururik ezagunenak erdaraz idatzi zituen: La Casa Solar Vasca 1932an; Nación Vasca 1931n eta Ereintza 1935ean.
Bilbon hil zen gerra zibila piztu eta hilabete batzuetara, 1937ko otsailaren 12an, hirurogeita hiru urte zituela.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- La casa solar vasca o casa y tierras del apellido (1931).
- La nación vasca (1932).
- Ereintza: siembra del nacionalismo vasco. 1894-1912 (1935).
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- [1]
- [2]
- Engrazio Arantzadi, Literaturaren Zubitegian.