Larrinagako espetxea
Larrinagako espetxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Herria | Bilbo |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1871 |
Arkitektura | |
|
Larrinagako espetxea Bilboko Santutxu auzoan zegoen espetxea izan zen. 1871. urtean eraiki egin zuten eta hasieran Zabalbideko espetxea zuen izena[1]. 600 lagunentzako lekua zuen arren, 3.005 preso ere izan zituen[2], egoera latzean gainera.
Laster bete zen preso politiko eta arruntez. Batzuk ospetsuak ziren, adibidez, Sabin Arana handik behin baino gehiagotan pasa zen. XX. mendearen hasieran euskal abertzale ugari bertan preso egon ziren, Espainiako Bigarren Errepublika garaian Elias Gallastegi politikariaren laguntzaz bertan zegoen preso talde batek euskal abertzaletasunaren lehenbiziko gose greba burutu zuelarik.
Gerra Zibilean preso matxinoak hara eraman zituzten eta 1937ko urtarrilaren 4an, hiriak bonbardaketa lazgarri bat jasan ondoren, bilbotarrek eta Asturias, Malatesta eta González Peña batailoien miliziano batzuk espetxean sartu eta 221 preso erail zituzten[3].
Francoren armada Bilbon sartu zenean, Larrinaga exekuzio-gune nagusi bilakatu zen eta hainbat lagun erail zuten. Datuen arabera, 1938ko apirilerako, 724 ziren han ezarritako heriotza zigorrak[4].
1968. urtean itxi zuten. Beranduago Garamendiko etxebizitzak eraiki zituzten bertan, Zabalbide eta Fika kalea bat egiten duten lekuan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Villa, Imanol. (2008-09-14). «La cárcel de Larrínaga» El Correo.
- ↑ Mendizabal Mendiola, José Manuel. (2006). Gudaris y rehenes de Franco (1936-1943). Alberdania, 221 or. ISBN 84-96643-02-6..
- ↑ Villa, Imanol. (2007-01-17). «Asalto a las cárceles» El Correo.
- ↑ Hermosilla, Gotzon. (2011-6-12). Gizakien biltegiak. .
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Larrinagako sarraskiari buruzko Hektor Ortegaren artikulua, Bilbao aldizkarian, 2019ko abenduan, 42 or.
![]() |
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |