Edukira joan

Biztanleriaren dentsitate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biztanle-dentsitate» orritik birbideratua)
Munduko biztanleriaren dentsitatea estatuko (2006).
Munduko biztanleriaren dentsitatea eskualdeka (1994).

Biztanleriaren dentsitatea[1] edo biztanle dentsitatea azalera unitate zehatz batean bizi den biztanle kopurua agertzen duen aldagai estatistikoa da. Gehienetan biztanle kilometro karratuko (bizt/km²) unitatea erabiltzen da kopuru hori agertzeko.

Hau da formula:

Biztanleriaren dentsitatea kalkulatzean eremu jakin bat hartzen da kontuan, aztergaiaren arabera: hiria, eskualdea, estatua edo, nola ez, mundu osoa.

Munduko biztanle kopurua 6.600 milioi da eta eremu osoa 510 milioi kilometro karratu. Horrela, munduko biztanle dentsitatea 6.600.000.000 bizt / 510.000.000 km² = 13 bizt/km². Baina lur eremua edo kontinente-azalera 150 milioi km² dela kontuan izanik, biztanleriaren dentsitatea 43 bizt/km² da. Horregatik, dentsitatea kalkulatzeko oso garrantzitsua da eremu egokia aukeratzea.

Hori dela-eta, biztanleriaren dentsitatea handiena duten estatu gehienak hiri-estatuak, oso nazio txikiak edo menpeko lurraldeak izaten dira. Lurralde hauek eremu urrikoak eta hiritartasun maila handikoak direlako gertatzen da. Hauek dira munduko dentsitate handiena duten estatu edo antzeko estatusa duten lurraldeak:

Malé (Maldivak) da munduko biztanleriaren dentsitate handiena duen hiria, 80.000 biztanle baino gehiago baititu 1,5 km²-ko eremuan.

Biztanleriaren dentsitate ikaragarri handia duten hiriak superpopulatutzat jotzen dira, nahiz eta bertako bizi kalitatea faktore ugaritan datzan: etxebizitzak, espazio publikoak, azpiegiturak, irispidea eta abar. Hiri dentsoenak Asia hego-ekialdean aurkitzen dira, nahiz eta Kairo (Egipto) eta Lagos] (Nigeria) talde berean egon.

Sakontzeko, irakurri: «Etxebizitza dentsitatea»

Hirigintzan, azterketa-eremua hiria edo hiriko auzuneren bat denean, beste kontzeptu bat erabiltzen da eskuarki: Etxebizitza dentsitatea. Berau kalkulatzeko honako formula erabiltzen da:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: Biztanleriaren dentsitate. euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2016-11-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]