Boeing B-29 Superfortress
![]() | |
Mota | Bonbaketaria |
Eraikitzailea | Boeing |
Lehenengo hegaldia | 1942ko irailaren 22a |
Zerbitzu hasiera | 1944ko maiatzaren 8a |
Zerbitzu amaiera | 1960ko ekainaren 21a |
Egoera | Erretiratua |
Erabiltzaile nagusiak | Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armada RAF |
Prudukzio urteak | 1943-1946 |
Unitate eraikiak | 3.970 |
Salneurria | 639.188 dolar |
Aldaerak | Boeing KB-29 Superfortress XB-39 Superfortress Boeing XB-44 Superfortress Boeing B-50 Superfortress Boeing 377 Stratocruiser Tupolev Tu-4 |
Boeing B-29 Superfortress, AEBetako bonbaketari astun bat izan zen. Boeing hegazkinlaritza enpresak diseinatu eta ekoitzi eta Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadak Bigarren Mundu Gerra eta Koreako Gerran erabili zuen. Boeing B-17 Flying Fortress aurreko modeloan oinarrituz garatua izan zen, ondoren jada erreakziozkoak ziren Boeing B-47 Stratojet eta Boeing B-52 Stratofortress modeloek jarraitu zioten. Lehenbiziko hegaldia 1942ko irailaren 22an burutu zuen eta 1960an erretiratua izan zen.
Pazifikoko Gerraren azken hilabeteetan, AEBek Japoniar Inperioaren lurraldeak bonbardatzeko erabili zuen hegazkin nagusia izan zen, gainera Nagasaki eta Hiroshima hiriak bonba atomikoekin suntsitu zituen Enola Gay hegazkinak B-29 modeloa zen.
Bigarren Mundu Gerra ondoren, Sobietar Batasunak B-29aren parekoa zen bonbaketari baten beharra zuela eta, B-29 estatubatuar bi hegazkin atzeman eta AEBetako Armadari inongo lizentziarik eskatu gabe goitik behera ia osoki kopiatuz, Tupolev Tu-4 bonbaketaria sortu eta ekoitzi zuen.