Jokin Bildarratz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jokin Bildarratz
Jokin Bildarratz (cropped).jpg
Representative of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe Itzuli

2016-04-18 -
Tolosako alkatea

2003 - 2011
Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria

Bizitza
Jaiotza Tolosa1963ko martxoaren  15a (56 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Jokin Bildarratz Sorron (Tolosa, Gipuzkoa, 1963ko martxoaren 15 - ) EAJko euskal herritar politikaria da, Tolosako alkatea izan zen bi legegintzalditan (2003-2011) eta EUDELeko elkarteburua.

Irakasle-ikasketetan Natur Zientzien esparruan diplomatua eta Zientzia Politiko eta Soziologian lizentziatua da. Irakasle bezala lan egin eta Anoetako ikastolako zuzendari izan ondoren, kazetari ibili zen Euskal Irrati Telebistan.

EAJko Eusko Legebiltzarkide izan zen 2001eko irailaren 27tik urte bereko abenduaren 10era arte, Josu Jon Imaz ordezkatuz.

Leioako Karmelo Sainz de la Mazaren ondoren EUDELeko lehendakari kargua hartu zuen.

2011ko udal hauteskundeetan alkatetza galdu zuen, Tolosako EAJ bigarren zerrenda bozkatuena izan zen Tolosan, 7 zinegotzi atera zituztelarik, Bilduren 8 zinegotzien aurrean. Aralarrek zinegotzi bat atera zuen eta PSEk beste bat.


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.