Boris Christoff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boris Christoff
Борис Христов. crop.jpg
Bizitza
JaiotzaPlovdiv1914ko maiatzaren 18a
Herrialdea Bulgaria
HeriotzaErroma1993ko ekainaren 28a (79 urte)
Hobiratze lekuaSofia
Familia
AitaKiril Sovichanov
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaSofiako Unibertsitatea
Hizkuntzakbulgariera
Irakaslea(k)Riccardo Stracciari
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria, abeslaria, musikaria, aktorea eta artista
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
Ahots motabaritono baxua
baxua
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm1544088 Musicbrainz: 5306aa52-87a5-4216-8cd7-a1fa2470c550 Discogs: 893051 Allmusic: mn0001634036 Edit the value on Wikidata

Boris Christoff (bulgarieraz: Борис Кирилов ХристовBoris Kirilov Hristov; Plovdiv, 1914ko maiatzaren 18a - Erroma, 1993ko ekainaren 28a) bulgariar opera abeslaria izan zen, XX. mendeko baxurik onenetakoa.

Sofiako Alexander Nevski katedraleko koruan abesten hasi zen umetan. 1930eko hamarkadan zuzenbidean graduatu zen eta epaile lanetan aritu zen. 1942an gobernuaren beka bat jaso zuen eta Erromara joan zen musika ikasketak zabaltzera. 1946an egin zuen debuta La bohème operako Collineren paperean. Ordutik, munduko opera antzoki nagusietan abestu zuen: Milango La Scala, Veneziako La Fenice, Londresko Covent Garden... Bere azken emanaldia 1986an izan zen. Erroman hil zen 1993an eta Sofiako Alexander Nevski Katedralean lurperatu zuten.

Baxu eslaviar handien tradizioaren oinordekoa izan zen. Verdiren eta errusiar errepertorioan espezializatu zen. Estudioko zortzi opera eta zuzeneko emanaldi ugari grabatu zituen.