Boris Pahor
| Boris Pahor | |
|---|---|
(2015) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Trieste, 1913ko abuztuaren 26a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Trieste |
| Lehen hizkuntza | esloveniera |
| Heriotza | Trieste, 2022ko maiatzaren 30a (108 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Radoslava Premrl |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Paduako Unibertsitatea |
| Hezkuntza-maila | doktoretza |
| Hizkuntzak | esloveniera italiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, olerkaria, politikaria eta iritzi-kazetaria |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | |
| Influentziak | France Bevk (en) |
| Kidetza | الاكاديميه السلوفينيه للعلوم والآداب |
| Zerbitzu militarra | |
| Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Boris Pahor (Trieste, 1913ko abuztuaren 26a - ibidem, 2022ko maiatzaren 30a) esloveniar idazlea izan zen.
Triesten jaio zen hiria Austria-Hungariar Inperioaren zati zenean eta Italiako gutxiengo esloveniarraren parte izan zen. Bigarren Mundu Gerra aurreko Italia Faxistako komunitatearen neurketa deskribatu zuen. Baita nazien kontzentrazio-esparruen biziraupena ere.
Esloveniako partisanoen kide izan zen eta hainbat kontzentrazio-esparrutara deportatu zuten, besteak beste, Dachaun eta Bergen-Belsenen.
Komunismo marxistaren aurka ere agertu zen, eta Eslovenian ez zuen errekonozimendurik jaso Independentzia amaitu arte.
Nekropolia eleberrian kontzentrazio-esparruetan izandako esperientzia deskribatu zuen. Santi Leonek euskarara itzuli zuen 2024an.[1][2][3][4]
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1955 Vila ob jezeru (Hiribildua aintziran), eleberria.
- 1955 Mesto v zalivu (Hiria badian), eleberria.
- 1956 Nomadi brez oaze (Oasirik gabeko nomada'), eleberria.
- 1959 Kres v pristanu, edo Grmada v pristanu, ipuinak.
- 1964 Parnik trobi nji (Debekatuta dago horretaz hitz egitea), eleberria.
- 1967 Nekropola, eleberria. Santi Leonek euskarara itzuli zuen 2024an; Nekropolia.[1][2][3][4]
- 1975 Zatemnitev, eleberria.
- 1978 Spopad s pomladjo (Udaberri zaila).
- 1984 V labirintu, (Labirintoan), eleberria.
- 1999 Zibelka sveta (Urrezko atea), eleberria.
- 2003 Zgodba o reki, kripti in dvorljivem golobu, eleberria .
- Letteratura slovena del Litorale: vademecum / Kosovel a Trieste e altri scritti" (2004) – biografiak, saiakerak (italieraz).
- 2006 Trg Oberdan (Oberdan plaza), eleberria.
- 2009 Trikrat ne: spomini svobodnega človeka.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Boris Pahor-en 'Nekropolia' - Aurkezpena» EIZIE (kontsulta data: 2024-09-13).
- 1 2 «Nekropolia, kontatu ezin dena kontatzeko ahalegina» EITB 2024-09-13 (kontsulta data: 2024-09-13).
- 1 2 «Irakurtzea «esperientzia gogorra» izan daiteke «Nekropolia» lanean» GARA 2024-06-12 (kontsulta data: 2024-09-13).
- 1 2 «Nekropolia, kontatu ezin dena kontatzeko ahalegina (Elkarrizketa: Arantza Iturbe eta Santi Leone; irratsaio osoa)» EITB 2024-09-13 (kontsulta data: 2024-09-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]