Borodinoko Gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Borodinoko gudua» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Borodinoko Gudua
Errusiako frantziar inbasioa
Battle of Borodino 1812.png
'Moskuko gudua, 1812ko irailak 7', Louis-François Lejeuneen margolana
Data 1812ko irailaren 7a
Lekua Borodino, Errusia
Koordenatuak 55° 31′ 00″ N, 35° 49′ 00″ E / 55.516666666667°N,35.816666666667°E / 55.516666666667; 35.816666666667Koordenatuak: 55° 31′ 00″ N, 35° 49′ 00″ E / 55.516666666667°N,35.816666666667°E / 55.516666666667; 35.816666666667
Emaitza Frantziarren garaipen taktikoa
Gudulariak
Frantzia Frantziako Lehen Inperioa  Errusiar Inperioa
Buruzagiak
Indarra
130.000–190.000 soldadu
587 kanoi[1]
120.000–160.000 soldadu
624 kanoi
Galerak
28.000–35.000 hildako, zauritu eta preso 40.000–45.000 hildako, zauritu eta preso

Borodinoko Gudua[2] (errusieraz: Бороди́нское сраже́ниеBorodínskoye srazhéniye; frantsesez: Bataille de la Moskova) 1812. urteko irailaren 7an frantziarren eta errusiarren artean Borodinon izandako gudua izan zen, Errusiako frantziar inbasioan zehar gertatutako. Bertan 250.000 soldadu baino gehiagok borrokatu zuten eta 70.000 hildako ere izan ziren. Napoleonek zuzendutako Grande Arméek Mikhail Kutuzovek zuzendutako Armada Inperialak Moskuko mendebaldean borrokatu zuen. Frantziarrek gudua garaitu zuten baina ezin izan zuten errusiar armada suntsitu. Napoleondar soldaduen heren bat hildako edo zauritu suertatu zen eta errusiarrek ere galera asko izan zuten baina milizianoz eta erreserbistez bete zituzten bere lerroak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Riehn, Richard K. (2005) Napoleon's Russian Campaign John Wiley & Sons 479 or..
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]