Bougainville uhartea
Bougainville uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Balbi (en) |
Garaiera | 2.715 m |
Mota | uharte |
Luzera | 204 km |
Zabalera | 64 km |
Azalera | 9.318 km² |
Eponimoa | Louis Antoine de Bougainville |
Geografia | |
Koordenatuak | 6°14′40″S 155°23′02″E / 6.2444444444444°S 155.38388888889°E |
UTC ordua | UTC+10:00 eta Pacific/Bougainville (en) |
Estatua | Papua Ginea Berria |
Administrative territorial entity of Papua New Guinea | Bougainvilleko Eskualde Autonomoa |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Leku geografikoa | Salomon uharteak Solomon Islands (en) |
Bougainville Papua Ginea Berriko uhartea da, Bougainvilleko Eskualde Autonomoko handiena. Geografikoki Salomon uhartediaren zati den arren, ez dago Salomon Uharteak estatuaren barnean. 9.318 kilometro koadroko eremua du, eta 2000. urtean 175.160 biztanle zituen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso uharte menditsua da, eta bertan bi sumendi daude (Balbi eta Bagana). Landaredi trinkoak estaltzen du, neurri handi batean, uhartea. Ekialdeko kostaldean ordoki estu bat ageri da, Kietatik hurbil.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Bougainville) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 32 | 32 | 31 | 31 | 31 | 31 | 30 | 31 | 31 | 30 | 31 | 31 | 31 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 22 | 22 | 23 | 22 | 22 | 22 | 22 | 22 | 22 | 22 | 22 | 23 | 22 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 564 | 191 | 373 | 290 | 282 | 241 | 505 | 323 | 353 | 582 | 417 | 488 | 4608 |
Iturria: Weatherbase [1] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharteak Louis Antoine de Bougainville itsasgizon frantsesari zor dio izena, hark aurkitu baitzuen 1768. urtean. Buka uhartearekin batera, Alemaniaren esku egon zen 1899tik 1914ra bitartean. Australiaren mende 1921ean, japoniarrek hartu zuten 1942. urtean. AEBek 1943. urtean eraso zuten. Bigarren Mundu Gerra bukaeran NBEk (Nazio Batuen Erakundeak) Australiaren mende utzi zuen uhartea 1975. urtera arte.
Bougainvillek birritan adierazi du independentzia, 1975ean eta 1990ean. Bigarren honek gerra zibil odoltsua izan zuen ondorio, 1998ko su etenenarekin bukatu zena. 2002an autonomia politikoa lortu ondoren, 2005ean estatutu berri bat lortu zuen, autodeterminazio eskubidea onartzen duena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-10-17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Weatherbase: Historical Weather for Bougainville, Papua New Guinea. weatherbase.com (Noiz kontsultatua: 2011ko azaroa).