Brasil-Argentina partida 2022ko Munduko Futbol Txapelketako Conmebolen sailkapen fasean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brasil-Argentina partida 2022ko Munduko Futbol Txapelketako Conmebolen sailkapen fasean
Motafutbol partida
Honen parte daArgentina-Brazil football rivalry (en) Itzuli, COVID-19 pandemic in Brazil (en) Itzuli eta 2022 FIFA World Cup qualification - CONMEBOL (en) Itzuli
Data2021eko irailaren 5a
KokalekuNeo Química Arena (en) Itzuli
HerrialdeaBrasil
Kirolafutbol
Irabazle
baliorik ez

Brasil-Argentina partida 2022ko Munduko Futbol Txapelketako Conmebolen sailkapen fasean Brasilgo futbol selekzio nazionalaren eta Argentinako futbol selekzio nazionalaren artean 2021eko irailaren 5ean jokatu beharreko partida izan zen. COVID-19 pandemiaren inguruan hartutako nazioartean bidaiatzeko neurrien ondorioz bertan behera geratu zen jokatzen hasi eta 6 minutura, Ingalaterratik etorritako Argentinako jokalari batzuek euren herrialdeko sarrera dokumentazioan gezurra esan zutela argudiatuz[1][2][3].

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Argentina-Brasil futbol etsaitasuna»

Argentina-Brasil futbol etsaitasuna nabarmena izan da historian zehar. Bi futbol taldeak Hego Amerikan titulu gehien irabazi dituztenak dira eta euren arteko partidek jarraipen zabala dute. Euren arteko partidei Ameriketako Superklasikoa izena eman ohi zaie. FIFAren arabera, futbol etsaitasunaren esentzia izan ohi dira bi talde hauen arteko partidak, eta ESPN FCren artean, munduko bigarren etsaitasunik nabarmena da, Eskoziaren eta Ingalaterraren artean dagoenaren atzetik[4].

2022ko Munduko Futbol Txapelketaren sailkapen fasean, bi taldeen artean jokatu beharreko partida 2021eko irailaren 5erako zegoen aurreikusia Sao Pauloko Arena Corinthians estadioan. Hala ere, COVID-19 pandemiaren ondorioz hartutako nazioarteko bidaia mugen ondorioz, Anvisa osasun agentziak salatu zuen Brasilgo lau jokalarik gezurra esan zutela herrialdean sartzeko dokumentazioan, ez zutelako deklaratu aurretik Erresuma Batuan izan zirela. Izan ere, Emiliano Martínez, Giovanni Lo Celso, Cristian Romero eta Emiliano Buendía futbolari argentinarrek Premier Leaguen jokatzen zuten denboraldi horretan.

Partida bertan behera uztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partida hasi eta bost minutura Brasilgo Anvisa agentziako funtzionarioak joko-zelaian sartu eta partida bertan behera uzteko eskatu zioten epaileari, argudiatuz Emiliano Martinez, Aston Villako jokalaria eta Cuti Romero eta Giovanni Lo Celso Tottenham Hotspur Football Clubeko jokalariak zelaian zeudela, ilegalki sartu ostean herrialdean. Argentinako jokalariek zelaia utzi zuten eta Brasilgoek beroketa lanak egiten jarraitu zuten[3]. Anvisaren esanetan, jokalari horiek berrogeialdia egin behar zuten jokatu aurretik, Erresuma Batuan aurreko 14 egunetan egon baitziren; gainera, jokalariek gezurra esan zutela adierazi zuten, ez zutelako adierazi nondik zetozen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «La explicación de por qué se ha parado el Brasil - Argentina» MARCA 2021-09-05 (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).
  2. «Estadísticas del Partido | CONMEBOL» www.conmebol.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).
  3. a b (Gaztelaniaz) Irigoyen, Naiara Galarraga Gortázar, Rodolfo Borges, Juan I.. (2021-09-05). «Esperpento mundial: se suspende el Brasil-Argentina por el protocolo sanitario» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).
  4. «Top 10 international rivalries - CNN.com» edition.cnn.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]