Brett Whiteley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Brett Whiteley
Bizitza
Jaiotza Sydney1939ko apirilaren  7a
Herrialdea  Australia
Heriotza Wollongong1992ko ekainaren  15a (53 urte)
Heriotza modua : droga-gaindosia
Familia
Ezkontidea(k) Wendy Whiteley Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa The Scots College Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Jasotako sariak
IMDb nm1724381
Almost Once (1991), Brett Whiteleyren artelan ezagunenetako bat, Sydneyen.

Brett Whiteley (Sydney, Australia, 1939ko apirilaren 7a - 1992ko ekainaren 15a) australiar pintorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pintura-ikasketak egin zituen eta 1960an diru-laguntza lortu zuen, ikasketak sakontzera Frantzia eta Ingalaterrara joateko.

1961ean UNESCOk antolatutako Parisko Pintore Gazteen Bileran Australiaren ordezkari izateko hautatu zuten, eta urte horretan bertan sari bat irabazi zuen Parisko Artista Gazteentzako Nazioarteko Bi Urtekoan, ospe handia eman ziona.

1960ko ondoko urteetan bakarkako zein taldekako erakusketak egin zituen, Londresko Whitechapel eta Marlborough galerietan, besteak beste. Gero Estatu Batuetan eta Asian izan zen, eta hirurogeita hamarreko hamarraldian Australiako pintore ospetsuena bihurtu zen.

Whiteleyren obrak, indartsua eta sutsua, erretratuetatik paisaietaraino hartzen ditu. Haren koadro nagusien artean XIX. mendeko artista eta idazleen erretratuak nabarmentzen dira -Baudelaire (1970), Van Gogh (1971)-, Sydneyko badiaren margolan harrigarriekin batera.

Sari asko irabazi zituen eta Australiako museoetan eta atzerriko bildumetan jarri zituen bere koadroak erakusgai.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]