Bretón de los Herreros antzokia
Bretón de los Herreros antzokia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Donejakue bide frantsesa Errioxan | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Errioxa |
Errioxako udalerri | Logroño |
Koordenatuak | 42°27′54″N 2°26′55″W / 42.46503°N 2.44853°W |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 1880 |
Izenaren jatorria | Manuel Bretón de los Herreros |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-605 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0004927 |
605 | |
|
Bretón de los Herreros antzokia (gaztelaniaz: Teatro Bretón de los Herreros) Logroñoko erdigunean dagoen antzokia da, hiriko ezagunena. Izen bereko kalean kokaturik dago, alde zaharraren ondoan, eta 1880an inauguratu zen.
UNESCOk 1993. urtean Gizateriaren ondare izendatu zuen Donejakue bidea eta multzo berean Logroñoko hainbat eraikin historiko sartu zituen, tartean
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkiaren hastapenak Logroñon
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1604an Corral de las Comedias (Etxarteko antzokia) eraiki zen Misericordiako Ospitalaren barnean. Bertan antzezten dziren komedietan batzen zen dirua ospitaleko gaixoei laguntzeko erabiltzen zen[1]. XIX. menderarte iraun zuen antzoki zaharrak baina ordurako egoera kaskarrean zegoen eta udaletxeak Antzoki berria eraikitzea erabaki zuen. Horretarako Apezpikuaren jauregia aukeratu zuen. Hainbat proiektu prestatu ziren baina diru kontuen erruz bat ere ez zen aurrera eraman. Bien bitartean Corral de las Comedias itxi egin behar izan zen eta Logroño antzokirik gabe gelditu zen. 1868an pribatua zen Lizeoan eraiki zen antzoki probisionala[2]. Lizeoa alde zaharrean kokaturik zegoen, Ruavieja kalean, baina txikiegia zen Logroñon antzerkia ikusteko zegoen zaletasun handiarentzako. Cesáreo Sáenz Balmasedak honela idatzi zuen:
- "... emankizunak errepikatu egin behar ziren ikusle guztiek ikusteko, halakoa zen antzerkiarekiko zaletasuna sarrerak hiruzpalau egun lehenago erosi behar zirela, preferentziakoak batez ere"
Eraikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1879an Logroñoko udaletxeak antzoki on bat eraikitzeko dirua bildu zezatela eskatu zien hiritarrei. Espartero, Sagasta eta Murrietako markesa tartean ziren arren ez zen nahikoa diru bildu ordea.
Hala ere aurrera jarraitu zuten eta arkitektura lehiaketa bat antolatu zen. Bildutako 6.000 hogerlekoz gain antzokiaren lurra oparitruko zitzaion proiektu irabazleari. Zaragozako Don Félix Navarro izan zen aukertaua, ezarritako epearen azken egunean proiektua aurkeztu zuena hain zuzen ere. Honek Gijóngo antzokia hartu zuen eredu[3]. Antzokiaren kokapena aukeratzea ez zen erraza izan eta bost aukera atzera bota ondoren gaur egun kokaturik dagoen lekua aukeratu zen.
Antzoki berria 1880ko irailaren 19an inauguratu zen Bretón de los Herreros idazle errioxarraren hainbat obra taularatuz[3]. Ferra itxurako aretoa zuen, 700 besaulkiduna eta hiru mailatako palkoak zituena[4]. Hasierako izena Teatro Quintana izan zen, ondoren Teatro Principal eta 1902an udaletxeak Teatro Bretón de los Herreros izena ezartzea erabaki zuen[3].
Bitxikeria gisa aipa daiteke Logroñoko aurreneko zinema proiekzioa bertan izan zela 1896ko azaroaren 18an, Lumière anaiek Parisen zinematografoa aurkeztu eta 11 hilabete eskasera[4].
Berriztatzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donejakue bidea1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Bretón de los Herreros antzokia | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv, vi |
Erreferentzia | 669-602 |
Kokalekua | Errioxa Espainia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 1993 (XVII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
XX. mendean zehar hainbat berriztatze lan egin zitzaizkion. 1901. urtean Caja de Ahorros Municipalek erosi zuen antzokia eta Ignacio Velascok hasieran eta Luis Barrónek ondoren antzokiaren aurrealdean aldaketak egin zituzten eta gaur egun dakusagun antzera utzi zuten. Barnealdeko egituran ere egin zituzten hainbat aldaketa baina apaingarriak mantendu zituzten hala sabaikoak, nola beirazko lanparak eta palkoetako barandak[5].
1917an Daniel Trevijanok hartu zuen eta 1919an egiturazko aldaketa berriak egin zituen.
1951ean Gonzalo Cadarso arkitektuak berrikuntza orokor handia egin zuen. Palkoei ferra itxura eman zien eta barrenean bi anfiteatro eraiki zituen. Sotoa eraiki zen eta bertan katefegia ezarri zen foyer zabal batean, orkestraren fosoa handitu zuen, bai eta eskenatokiko fosoa ere[6].
1983ko abuztuaren 25ean Kultur Ondasun izandatu zen, Monumentu kategorian.
Sua eta azken etapa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1979ko urtarrilaren 24an suak erre zuen antzokia. Rex aretoan sortu zen sua. Aukozo batek ikusi eta suhiltzaileei abisua eman arren ezin izan zuten antzokia erabat kiskaltzea ekidin. XX mende hasierako aurrealdea zutik mantendu zen ordea[7].
1986an berreraikuntza lanak hasi ziren eta 1990an ireki zituen berriz ateak. Sofía Erreginak inauguratu zuen[4]. Udaletxearen jabetzako bihurtu zen orduan[4].
Azken berriztatze lanak 2008, 2009 eta 2010 urteetan burutu ziren, uda garaian. 2008an kamerinoak berriztu ziren, 2009an moketa aldatu eta besaulkien lerro bat kenduz besaulki arteko tartea handitu zuten. Aurrealdean markesina bat ere eraiki zen. Azkenik 2010an eskenatokiko zorua aldatu zen eta antzokiarko sarreran maldatxo bat eraiki zen mugikortasun arazoak dituzten ikusleentzako[5].
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzokiak bi areto ditu: Teatro Bretón eta Salón de Columnas ("zutabeen aretoa")[8].
- Teatro Bretón da areto handiena. Italiar erako banaketa dauka eta 962 besaulki ditu, hiru mailatan banatuta:
- Besaulkien patioa: 516 besaulki
- Lehen anfiteatroa eta palkoak: 238 besaulki
- Bigarren anfiteatroa eta palkoak: 208 besaulki
- Salón de Columnas aretoak maila bakarra du eta 250 besaulki
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «SenSigOro_Teatro_español» SENSIGLORO (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ «Rescatando del olvido al Liceo de Logroño (y 2) | NANAY DE LOGROÑO - Blogs larioja.com» blogs.larioja.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Teatro Bretón de Logroño - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ a b c d Txantiloi:Es-PE «Teatro Bretón de los Herreros» La Rioja Sin Barreras (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ a b «LOGROÑO (La Rioja) - TEATRO BRETON DE LOS HERREROS. Programas de cine. Prospectos de cine» www.prospectosdecine.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Correo, El. «Teatro Bretón de Logroño» agenda.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «De las cenizas» La Rioja 2006-03-29 (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
- ↑ «Teatro Bretón de Los Herreros. Ayuntamiento de Logroño» www.teatrobreton.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Bretón de los Herreros Antzokiaren webgunea