Bronisława Dłuska
| Bronisława Dłuska | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Bronisława Skłodowska |
| Jaiotza | Varsovia, 1865eko martxoaren 18a |
| Herrialdea | Poloniako Bigarren Errepublika |
| Heriotza | Varsovia, 1939ko apirilaren 15a (74 urte) |
| Hobiratze lekua | Powązki hilerria |
| Familia | |
| Aita | Władysław Skłodowski |
| Ama | Bronisława Skłodowska |
| Ezkontidea(k) | Kazimierz Dłuski (en) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Haurrideak | |
| Familia | ikusi
|
| Leinua | House of Skłodowski (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Transilvania University of Brașov (en) |
| Hizkuntzak | poloniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ginekologoa, onkologoa eta medikua |
| Jasotako sariak | |
Bronisława Dłuska —jaiotzako abizenez, Skłodowska— (Varsovia, Batzarreko Polonia, 1865eko martxoaren 18a - Varsovia, Poloniako Bigarren Errepublika, 1939ko apirilaren 15a) medikua izan zen. Varsoviako Onkologiako Maria Skłodowska-Curie Institutuaren sortzaileetako bat eta lehenengo zuzendaria izan zen. Ahizpa gazteagoa zuen Marie Curie.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bronisława 1865eko martxoaren 28an jaio zen Varsovian, garai hartan Errusiar Inperioaren mende zegoen Batzarreko Polonian.[1] Gurasoak, Władysław Skłodowski eta Bronisława Skłodowska, maisu-maistrak ziren. Bost senideren artean bigarrena izan zen, hiru ahizpa —Zofia (1862-1876), Helena (1866 -1961) eta Maria (1867-1934)— eta neba bat —Jozef (1863-1937)— izan baitzituen. Aitaren eta amaren aldetik, familiak ondasunak eta aberastasunak galdu zituen, Poloniaren independentzia berrezartzeko Poloniako altxamendu nazionaletan (berriena 1863-1865 bitarteko Urtarrileko Altxamendua izan zen). Horrek borroka zaila utzi zion ondorengo belaunaldiari, bizitzan aurrera egiteko.
Ama tuberkulosiak jota hil zen, 1878an, eta Powazki hilerrian lurperatu zuten. 1876an, Zofia, Bronisławaren arreba, tifusak jota hil zen.
13 urterekin, 1878an, Bronisławak eta Mariak Helena arreba eta Jozef anaia zaindu zituzten.
1882an, Bronisława bigarren hezkuntzan graduatu zen, urrezko dominarekin. Emakumeak onartzen ez zituzten goi mailako ikastetxeetan ikasi ezinik, klandestinitateko Unibertsitate Ibiltarian sartu zen, etorkizuneko ikasketak finantzatzeko tutoretzak egiteko. 19 urterekin, Parisa joan zen, eta han medikuntza ikasi zuen Sorbonan. Bere ahizpa Mariak diruz lagundu zion; izan ere, adostu zuten Mariak Bronisławari medikuntza ikasketak egiten lagunduko ziola, eta trukean Maria Parisa ikastera joango zenean antzeko laguntza emango ziola Bronisławak.
1890. urtean, Bronisława Ginekologia eta Obstetrizian graduatu zen, eta poloniar erbesteratu politiko batekin ezkondu zen, Kazimierz Dłuski medikuarekin. Bikotea bertako komunitatean lanean aritu zen; klinika mediko bat zuzentzen zuten, bezeroetako asko langileak eta haien familiak izanik, eta bikotearen apartamentuak kultur areto gisa funtzionatzen zuen poloniar erbesteratuentzat, etorkinentzat eta atzerriratuentzat.
1891n, Bronisławak bere ahizpa Mariari behin eta berriz eskatu eta gero, Maria etxean hartu zuen bikoteak, Sorbonan Fisikako ikasketak has zitzan.[2] Maria denbora batez bizi izan zen haiekin, harik eta unibertsitatetik hurbilago zegoen ganbara bat alokatu zuen arte.
Bronisławak eta Kazimierzek alaba bat izan zuten, Helena, 1892an; eta seme bat, Jakub, urte batzuk geroago.
1939an, Bronisława berez hil zen, 74 urte zituela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Genealogia, Genealodzy PL. «Metryki - Skanoteka - Baza skanów akt metrykalnych» metryki.genealodzy.pl (kontsulta data: 2024-04-10).
- ↑ Genealogia, Genealodzy PL. «Metryki - Skanoteka - Baza skanów akt metrykalnych» metryki.genealodzy.pl (kontsulta data: 2024-04-10).