Irène Joliot-Curie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Irène Joliot-Curie
Irène Joliot-Curie Harcourt.jpg
Ministry of Higher Education and Research

Bizitza
Jaiotza Paris1897ko irailaren 12a
Herrialdea  Frantzia
Bizilekua Paris
Heriotza Parisko 5. barrutia1956ko martxoaren 17a (58 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Leuzemia
Familia
Aita Pierre Curie
Ama Marie Curie
Ezkontidea(k) Frédéric Joliot-Curie  (1926ko urriak 9 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Parisko Zientzien Fakultatea
Tesi zuzendaria Paul Langevin
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak fisikaria, kimikaria, zientzialaria, unibertsitateko irakaslea eta Ministroa
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen
Zientzien Errusiar Akademia
IMDb nm3396150

Irène Joliot-Curie, jaiotzez Irène Curie, (Paris (Frantzia), 1897ko irailaren 12a - Paris (Frantzia), 1956ko martxoaren 17a) frantziar fisikari eta kimikaria izan zen eta, 1935ean, Kimikako Nobel saria lortu zuen.

Biografia eta lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irène Joliot-Curie Parisen (Frantzia) jaio zen, 1897ko irailaren 12an. Gurasoak Pierre eta Marie Curie (Fisikako Nobel saria 1903an eta Kimikakoa 1911n) izan zituen.

Parisko zientzia-eskolan egin zituen fisika eta kimikako ikasketak. Polonioaren alfa izpiei buruzko tesiarekin doktoretza lortu zuen. Zenbait erietxetako erradiologia sailetan egin zuen lana Lehen Mundu Gerran, eta gero amaren laguntzaile izan zen Parisko Erradiologia Institutuan.

Frantziako lehen pila atomikoa egiten lagundu zuen eta Orsayko Fisika Nuklear zentroko planoak ere egin zituen; haren azterketak oso garrantzitsuak izan ziren fisika nuklearraren garapenerako.

1926an, lankide zuen Frédéric Joliot-Curie zientzialariarekin ezkondu zen eta bikoteak bi seme-alaba izan zituen, Helena eta Pierre.

1934an egin zuten Joliot-Curie senar-emazteek bere lanik garrantzitsuena elementu erradioaktiboak artifizialki sortzean. 1934an, leuzemiak hil zuen Marie; garai hartan oso ohikoa zen gaixotasun hau, erradiazioari ez baizitzaion behar adinako arreta eskaintzen.

1935ean biek Kimikako Nobel saria eskuratu zuten eta urte berean Zientziarako Fundazio Nazionaleko ikerketa saileko lehendakari izendatu zuten.

1936an Estatuko Zientzia Ikerketarako idazkariorde izan zen.

Ideia komunistak zituela-eta, 1951n Energia Atomikoko Frantziako Batzordetik bota zuten. Bakearen aldeko Nazioarteko Batzordeko eta Frantziako Emakumeen Batasunerako Batzorde Nazionaleko kide izan zen.

Irène Joliot-Curie 1956ko martxoaren 17an hil zuen leuzemiak. Śenarra, berriz, 1958ko abuztuan hilko zen.

Ikerketa zientifikoak eta aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irène Joliot-Curiek bere senarrarekin bat eman zion hasiera fisika nuklearraren arloko ikerketari eta ikerkuntza horretan atomoaren egiturak eta nukleoaren proiekzioa ikertu zituzten.

Funtsezkoa izan zen 1932an aurkituko zen neutroiarentzat.

1935ean, amaren pausuei jarraituz[1], senar-emazteek jaso zuten Kimikako Nobel saria.

Ez Marie Curie, ezta Irène Joliot-Curie ire, ez zituzten sekula Frantziako Zientzia Akademian onartu. Bai, ordea, Frédéric Joliot, Ireneren senarra. Horrela dio Ireneren alaba den Helenak:

« ...Kanpaina gogorra izan zen nire amonaren aurka, emakumea eta Poloniakoa gainera! Ez zuen ondo hartu eta ez zen sekula gehiago aurkeztu. Amarena ezberdina izan zen. Hiru alditan aurkeztu zen eta ez irriki biziz zegoelako, eskubideak defendatzeko baizik. Emakumearen ikerketarakogaitasunetan sinesten zuen eta aitortzaren beharra ikusten zuen. Arrazoi berberagatik onartu zuen Estatuaren Idazkaritzarako postua, oraindik emakumeen botoa onartu gabe zegoen garaian. Ez zuen asko iraun, ordea...[2] »

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irène Joliot-Curie Aldatu lotura Wikidatan