Pierre Curie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Curie

katedradun

Bizitza
JaiotzaParis1859ko maiatzaren 15a
Herrialdea Frantzia
Bizilekuarue de la Glacière (en) Itzuli
Frantzia
HeriotzaParis1906ko apirilaren 19a (46 urte)
Hobiratze lekuaParisko Panteoia
Heriotza moduaistripuzko heriotza: ibilgailuak harrapatzea
Familia
AitaEugène Curie
AmaSophie-Claire Depouilly
Ezkontidea(k)Marie Curie  (1895eko uztailaren 26a -  1906ko apirilaren 19a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaParisko Zientzien Fakultatea
Sorbona
Etxeko eskolatze
Tesi zuzendariaGabriel Lippmann
Doktorego ikaslea(k)Paul Langevin
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, kimikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikari nuklearra
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia

Musicbrainz: 3532d9c4-90d2-4cca-a3e0-5f55fd1cf6e6 Find a Grave: 1614 Edit the value on Wikidata

Pierre Curie (Paris, 1859ko maiatzaren 15a - ibidem, 1906ko apirilaren 19a), frantses fisikaria izan zen.

Aitzindari izan zen erradioaktibitatea aztertzen, eta piezoelektrizitatea aurkitu zuen 1880an, haren anaia Jacques Curierekin batera. 1903ko Fisikako Nobel saria eman zioten.

1880an, piezoelektrizitatea aurkitu zuen, zenbait kristal tentsio mekanikoen eraginpean jartzean beren barnean dipolo elektrikoak eta azalean karga elektrikoak agertzean datzan fenomenoa.

1894an, simetriaren printzipio unibertsala enuntziatu zuen, fenomeno fisiko baten kausan dauden simetriek haren ondorioetan ere badaudela dioen printzipioa.

Doktoretza egiten ari zela, magnetismoa hartu zuen aztergai nagusi, ferromagnetismoa, paramagnetismoa eta diamagnetismoa, zehazki. Kuartzo piezoelektronikoaren propietateak ere anaiarekin batera deskribatu zituen, eta doitasun-balantza zehatz bat asmatu zuen fenomeno magnetikoak aztertzeko. Azterketa horien emaitza aipagarri bat tenperaturak paramagnetismoaren gainean duen efektua izan zen, gaur egun Curieren legea gisa ezagutzen dena. Horrez gainera, konturatu zen substantzia ferromagnetikoek izaera ferromagnetikoa galtzen dutela tenperatura jakin batetik gora; Curieren tenperatura deritzo horri.

1895ean, Marie Sklodowska fisikari poloniarrarekin ezkondu zen, gerora Marie Curie edo Madame Curie gisa ezagun egin zen zientzialariarekin. Handik aurrera, elkarrekin jardun zuten: erradioaktibitatea aztertu zuten, eta gogor lan egin zuten polonioa eta radioa isolatzeko.

Pierre eta Marie Curiek bi alaba izan zituzten: Irène Joliot-Curie eta Ève Curie. Lehenak gurasoek hasitako lanarekin segitu zuen, Frédéric Joliot-Curie senarrarekin batera. Kimikako Nobel saria eman zieten 1935ean. Ève Curie idazle- eta kazetari-lanetan aritu zen; Madame Curie amaren biografia idatzi zuen, besteak beste.

Pierre Curie gazterik hil zen, Parisko kaleetan zalgurdi batek azpian harrapatuta.

1903an, Fisikako Nobel saria eman zieten Pierre eta Marie Curieri eta Henri Becquereli, fenomeno erradioaktiboen inguruan egindako aurkikuntzengatik. Beste sari batzuk ere jaso zituzten, Londresko Royal Societyren Davy Domina, besteak beste.

1910ean, aktibitate erradioaktiboaren unitateari Curie (Ci) izena jartzea onartu zuen Erradiologia Batzordeak; 3,7×1010 becquerelen baliokidea da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]