Bruno Maurizio Zabala

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bruno Maurizio Zabala
Bruno Mauricio de Zabala.jpg
Bizitza
Jaiotza Durango1682ko urriaren 6a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Paraná1736ko urtarrilaren 31 (53 urte)
Hobiratze lekua Buenos Aires Metropolitan Cathedral
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea militarra
Gradua jeneral

Bruno Maurizio Zabala[1] (Durango, 1682ko urriaren 6a - Paraná ibaia, 1736ko urtarrilaren 31) bizkaitar militarra eta konkistatzailea izan zen, Montevideo hiriburuaren sortzaileetako bat.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangoko Zabala jauregia, Bruno Maurizio Zabalaren jaiolekua.

Filipe V.aren alde borrokatu zen Espainiako Ondorengotza Gerran, eta ordainetan Río de la Platako erregeordetzako kapitain nagusi izendatu zuen erregeak 1717an. Piratei eta Portugaldar Inperioari aurre egin zien, portugaldarrak Montevideo eta Maldonado eskualdeez jabetzeko prest baitzeuden. 1723. urtean portugaldarren esku erori zen Montevideo, baina handik urtebetera berreskuratu zuen Zabalak, eta gaztelu bat eraikiarazi zuen, hiriburua izango zenaren lehenengo eraikin-multzoa. Txileko kapitain nagusi izendatu zuten 1731. urtean. Paraguain ere borrokatu zen komunero matxinatuen aurka (1725 eta 1735).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Zabala, Bruno Maurizio», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bruno Maurizio Zabala Aldatu lotura Wikidatan