Edukira joan

Bruno Soriano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bruno Soriano

(2009)
Bizitza
JaiotzaArtana1984ko ekainaren 12a (40 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Villarreal Club de Fútbol B2004 / 2007570
Villarreal Club de Fútbol2006 / 2020ko uztaila32425
Espainiako futbol selekzio nazionala2010 / 2016100
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua73 kilogramo
Altuera184 zentimetro

UEFA: 93936 Edit the value on Wikidata

Bruno Soriano Llido (Artana, 1984ko ekainaren 12a - ), Bruno Soriano edo Bruno, futbolari espainiarra da. Erdilari lana egiten du Villarreal CF ekipoan. Teknika bikaineko ezkertiarra da eta joko banaketan oso trebea.

Bruno eta bere kideak gola zelebratzen

Villarreal CFko jokalari izan zen beheko kategorian eta hantxe joan zen sendotzen Villarreal CF B taldeko kapitain izatera iritsi zen arte.

2006-07 denboraldian Bigarren B mailara igo ziren eta Brunok hemen eta lehen ekipoan tartekatu behar izan zuen bere lana. 2006ko urriaren 1ean egin zuen debuta Villarreal CFren lehen ekipoarekin, Palma Mallorcakoako ONO Estadin, RCD Mallorca ekipoaren aurka, Villarrealek 1-2 irabazi zuelarik.

2007-08 denboraldian egin zioten fitxa eta dortsal propioa lehen ekipoan eta lehen gola lehen dibisioan 2011ko urriaren 29an sartu zuen, Rayo Vallecano ekipoaren aurka.

Espainiako Selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko abuztuaren 11n, Vicente del Bosquerekin egin zuen debuta Espainiako Selekzioan, Espainia eta Mexikok jokatu zuten amistosoan.

Urte bereko urrian Eurocopa 2012ko klasifikaziorako 2 partida jokatzeko deitu zioten, Lituania eta Eskoziaren aurka.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]